Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Badakizu epeek daukaten garrantzia Justizia Administrazioarekiko harremanetan

Justizia Administrazioarekin harremanak izatean jarduketak egiteko epe batzuk ezartzen dira, eta horiek errespetatzen ez badira, jarduketak egiteko aukera galduko da. Zentzu horretan, kontuan izan behar da legeak adierazten duela zeintzuk diren egun baliodunak.

Oro har, egun baliogabeak dira larunbatak, igandeak, abuztua eta dagokion autonomia erkidegoko edo herriko jaiegunak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, hemen kontsulta dezakezu egun eta ordu baliodunen egutegia (leiho berri batean irekitzen da)

Era berean, erregistro elektronikoan epeak zenbatzeko egoitza elektronikoaren data eta ordu ofiziala izango dira kontuan. Honako jarraibide hauek ezartzen dira:

  • Dokumentuak eguneko 24 orduetan aurkez daitezke urteko egun guztietan.
  • Dokumentua egun baliogabe batean aurkezten bada, hurrengo egun baliodunean aurkeztu dela ulertuko da.
  • Epeak zenbatzen hasteko, administrazio edo erakunde bakoitzaren erregistro elektronikoan aurkezteko eguna eta ordua aintzat hartuko dira.