Auzokideen elkarte batek ofiziozko abokatua eska dezake?
Bai, baina auzokide bakoitzak bere aldetik eskatu behar du. Horretarako guztiek doako laguntza juridikoa eskatzeko inprimakia bete behar dute. Ofiziozko abokatu eskaera onartua izateko, Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak auzokide guztien eskaerak onartu beharko ditu. Horietako bat ukatuz gero, auzokideen elkarteak ezin izango du doako laguntza juridikorik jaso.
Informazio gehiago kontsulta dezakezu JustiziaEus-eko Doako Justiziaren atalean.