Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Amurrion bizi naiz eta prozedura monitorioaren bidez Bilbon bizi den persona bati diru kantitate bat erreklamatu nahi diot. Nola has daiteke prozedura? Bilbora mugitu behar naiz?

Idazkia demandatuaren egoitza judizialean aurkeztu behar denez (zure kasuan, Bilbon), bertako epaitegietara joan zaitezke edo dokumentazioa posta arruntaren bidez bidali dezakezu. Bi kasuetan, hasierako eskaeraz gain, prozedura izapidetzeko beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu behar duzu.

Gogoratu prozedura monitorioko lehenengo eskaera egiteko ez dela abokatuaren laguntza beharrezkoa izango. Hala ere, nahi izatekotan hasieratik abokatuaren laguntzaz balia zaitezke. 

Azken aldaketako data: