Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus
JustiziaEus-eko zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Ohiko galderak

Euskadiko Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuei buruzko ohiko zalantzak bildu eta zentralizatu ditugu, JustiziaEus zerbitzuaren erabiltzaile guztientzat erreferentzia-puntu izateko eta ahalik eta zorrotzen erantzuteko.

Noiz hasten da ahoz emandako epaia errekurritzeko epea?

Prozedura laburtuan emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa jar daitekeen kasuetan, ahozko epaia errekurritzeko epea behar bezala idatzitako epaia jakinarazten denetik hasiko da zenbatzen.

Hala ere, PZLren 210.4 artikuluak xedatzen duen bezala, alderdiek bost eguneko epea izango dute, ikustaldia egiten denetik, errekurtsoa jartzeko interesa adierazten duen idazki bat aurkezteko, ikustaldiaren xede diren erabakiak adierazita.

Hala ere, prozesuan alderdi diren pertsona guztiak bertan badaude, beren kabuz edo behar bezala ordezkatuta, eta errekurtsoa ez jartzeko erabakia adierazten badute, egintza berean adieraziko da ebazpena irmoa dela.