Adingabea naiz eta nire gurasoekin interes kontrajarriak ditut. Zer egin dezaket?
Oro har, guraso-ahala daukaten gurasoei dagokie adingabeak diren seme-alabak ordezkatzea. Hala ere, guraso eta seme-alaben artean interes kontrajarriak badaude, defendatzaile judiziala izenda daiteke adingabea ordezkatzeko epaitegietan eta hortik kanpo.
Interes kontrajarria gurasoetako batekin soilik gertatzekotan, beste gurasoari dagokio legez ordezkatzea eta ez da beharrezkoa izango inolako izendapenik.