Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

2.500 euroko fidantza itzul diezadaten nahi dut, etxebizitza hondatuta dagoelako. 2.000 bakarrik erreklamatu ditzaket, abokatua eta prokuradorea ekiditeko?

Hitzezko judizioak diruzkoak badira (epaiketa arrunta beharrezkoa ez den kasuetan), 2.000 euro arteko muga dago abokatu eta prokuradorerik behar ez izateko.

Kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (euro bat gehiago bada ere) abokatua eta prokuradorea behar dituzu. Eta prozeduraren arloa dela-eta epaiketa arrunta egin behar bada, gauza guztietarako abokatua eta prokuradorea beharko dituzu.