Hipoteka-Bitartekaritzako Zerbitzuak zure bankuarekin utzarazpena ekiditeko aukerak negoziatzen lagunduko dizu. Helburua zure ohiko etxebizitzaren galera ekiditea da; gainzorpetuta zaudelako, edo ezin diozulako hipoteka-maileguaren gastuei aurre egin , prozesu judiziala abian izan ala ez.
Ohiko etxebizitza erostearen ondorioz gainzorpetuta bazaude, betiere hipoteka-mailegua 350.000 eurotik beherakoa baldin bada. Etxebizitza EAEn baldin badago eta aurretiaz finantza-erakundearekin negoziatzen saiatu bazara.
Lehenik eta behin zerbitzuko eskaera-orria bete behar duzu eta eskatuko zaizun dokumentazio guztia bildu behar duzu. Ondoren, aurretiazko zita eskatu behar duzu dokumentazio guztia entregatzeko eta bitartekari bat izenda diezazuten.
Abuztuan hurrengo zenbakira deitu behar duzu: 945 01 90 91.
Dokumentazio guztia batu eta eskaera-orria bete ondoren, aurretiazko zita telefonoz eskatu behar duzu. Ondoren, dokumentazioa eskuan daukazula hitzordua emandako egunean eta orduan dagokizun bulegoan aurkeztu beharko zara. Jarraian bitartekari bat izendatuko zaizu, eta hau zurekin kontaktuan jarriko da batzar bat egin eta jarraitu beharreko pausuak zehazteko.
Prozedura hau doakoa da.