Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Ezkontza-ziurtagiria

Ohiko galderak

Ezkontza-ziurtagiriak ezkontzaren data,  ordua eta lekua ziurtatzen ditu. Ziurtagiriak positiboak edo negatiboak izan daitezke.

Ziurtagiri negatiboak ezkontza Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.

Ziurtagiri positiboak bi motakoak izan daitezke: Laburpena: Erregistro Zibilean ezkontzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena; edo hitzez hitzekoa: ezkontza-inskripzioaren kopia literala da.

Zer behar duzu

Ez duzu inprimakirik bete behar, ez eta hitzordurik eskatu behar ere. Leihatilan ezkontideen izenak eta abizenak eman, eta ezkontzaren tokia eta eguna esatearekin nahikoa da.

Aurkezteko epea

Familia-liburua jasotzen duzun egunean bertan aurkez dezakezu eskaera.

Non aurkeztu

Ezkondu zinen tokiko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian.

Nola erantzuten dizugu

Ziurtagiria berehala emango dizugu.

Izapidetu bitartean

Akats posibleak zuzentzea: Ezkontza-ziurtagirian akatsen bat ikusiz gero, datu okerrekin inskribatu den pertsona erroldatuta dagoen Erregistro Zibilera joan beharko duzue bi ezkontideek, zuen NAN edo pasaporteekin. Akatsa dagoeneko entregatuta dagoen dokumenturen batean gaizki idaztea izan bada, zuzenketa berehala egingo da, eta egun bat edo biren buruan ziurtagiri zuzendua eskuratu ahal izango duzu. Akatsa amaren edo aitaren izenarekin lotuta baldin badago, adibidez, informazio hori ziurtatzeko beste dokumentu batzuk eskatu beharko dira (gurasoen jaiotza-ziurtagiria). Hortaz, baliteke akatsa zuzentzeko pare bat egun behar izatea.

Ziurtagiria iraungitzea

Ezkontza-ziurtagiriek iraungitze-datarik ez duten arren, egia da izapide batzuetan ziurtagiriak hiru edo sei hilabete baino gehiago ez izatea eskatzen dutela.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.