Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Ezkontza zibilaren eskaera

Ezkontza zibilaren eskaera

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zer behar duzu

  • Erregistro Zibilean emango dizuten eskaera, beteta.
  • Ezkontideen hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Jaiotzak EAEn inskribatuta badaude, ziurtagiriak online eskatzeko Justizia.net-en aplikazioaren bidez eska ditzakezu ziurtagiri horiek.
  • Bi ezkontideen azken bi urteetako errolda-ziurtagiria.
  • NAN edo pasaporte originala eta fotokopia.
  • Azken bi urteetan 25.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan erroldatuta egon bazarete, Erregistroak ediktuak edo ezkondeiak argitaratuko ditu ofizioz 15 egunez, ezkontzeko duzuen asmoa jakinarazteko eta alegazioak aurkezteko epea emateko.

Kontuz: jaiotza-ziurtagiriak zein errolda-agiriak gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izan behar dute. Erregistro Zibilean agiriak entregatu ondoren, ez dute iraungitze-datarik izango.

Ezkontzeko hitzordua ematen dizuetenean, adin nagusiko lekuko batekin edo birekin bertaratu beharko duzue.

Gainera, bi kasu hauetako batean bazaude, gainerako agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu:

Dibortziatuta bazaude edo zure aurreko ezkontzaren deuseztasuna lortu baduzu

Alarguna bazara

Adin txikikoa bazara

  • 16 urte baino gehiago badituzu, jaiotzaren hitzez hitzeko ziurtagiriaren orri-bazterrean emantzipazioaren inskripzioa agertu beharko da.
  • 14 eta 16 urte bitartean badituzu, lehenengo, lekapen judiziala lortu beharko duzu.

Atzerritarra bazara

  • Egoitza-frogagiri bat, azken bi urteetako edo herrialdean sartu zinenetik aurrerako errolda-ziurtagiria izan daitekeena.
  • Zure lege pertsonalaren araberako egoera zibilaren ziurtagiria. Zure herrialdeko kontsularen ezkontzeko gaitasunaren ziurtagiria aurkeztea nahikoa da.

Kontuz: atzerriko agiri guztiak (eleanitzak izan ezik) interprete ofizial batek gaztelaniara itzulita egon behar dute eta Hagako Oharrarekin legeztatuta egon beharko dute.

Ahalorde bidezko ezkontza bada

  • Zure lege pertsonalaren araberako egoera zibilaren ziurtagiria. Zure herrialdeko kontsularen ezkontzeko gaitasunaren ziurtagiria aurkeztea nahikoa da.
  • Zure herrialdeko legeen arabera ediktuak argitaratzea beharrezkoa den edo ez dioen ziurtagiria.
  • Notario-ahalordea, behar bezala legeztatutakoa, Espainiako pertsona bati ezkontzeko espedientea eskatzeko, jakinarazpenak jasotzeko eta ezkontza adosteko baimena ematen diona.
  • Atzerrian dagoen pertsonaren bizilekutik gertuen dagoen kontsulatuaren edo enbaxadaren helbidea.

Kontuz: atzerriko agiri guztiak (eleanitzak izan ezik) interprete ofizial batek gaztelaniara itzulita egon behar dute eta Hagako Oharrarekin legeztatuta egon beharko dute.

Zu edo zure emaztegaia edo senargaia hiltzeko arriskuan bazaudete

  • Ezkontzeko, ez da beharrezkoa espedientea abiaraztea.

Nork egin dezake

Ezkontideetako batek edo zuen izenean senide batek entregatu ditzake agiri guztiak Erregistroan, ezkontza-espedientea abiarazteko. Agiriek ezkontideek sinatuta egon beharko dute.

Aurkezteko epea

Agiriak aurkeztu ondoren, ezkontzeko hitzordua emango dizuete.

Kontuan izan: oso lanpetuta dauden Erregistro Zibiletan, dokumentazioa aurkezteko ere hitzordua eskatu behar da.

Non aurkeztu

Ezkontza-espedientea egoitza edo ohiko bizilekuagatik dagokizun Erregistro Zibilean ireki behar duzu.Ezkontideak herri ezberdinetan erroldatuta bazaudete, bien artetik nahiago duzuena  a Horren ostean, beste herri batean ezkon zaitezkete.

Erregistro Zibiletako bulegoetan izaten dira ezkontzak, betiere, ezaugarri horietako egintza bat hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen badituzte.

Gainera, Erregistro Zibilaz arduratzen den Epailea bizi ez den udalerrietan, Udalak horretarako prestatutako beste lokal batzuetan ere egin daitezke ezkontzak.

Nola erantzuten dizugu

Agiriak aurkeztu eta espedientea abiarazi ondoren, ezkontza zibilaren zeremoniarako hitzordua emango dizuete eta ezkontideek, lekukoek eta agintari eskudunak hartuko duzue parte. Epailea, alkatea edo funtzionarioa izan daitezke agintari eskudun.

Ekitaldian, Kode Zibileko 66., 67. eta 68. artikuluak irakurriko dizkizuete eta ezkondu nahi ote duzuen galdetuko dizuete. Baiezkoa erantzuten duzuenean, ezkondutzat joko zaituztete eta bai zuek, bai lekukoek eta baita ekitaldia gidatu duen agintariak ere dagokion akta sinatuko duzue.

Ahalorde bidezko ezkontzetan, espedientea abiarazi ondoren, exhortoa ezkontide atzerritarrak gertuen duen Espainiako kontsulatura bidaliko da, ezkontidea bertaratu dadin eta adostasuna eman dezan.

Ezkontza-inskripzioan, zeremoniaren ordua, data eta tokia, ezkontideen nortasun-datuak eta zeremonia gidatzeko baimendutako pertsonaren datuak jasoko dira.

Ahalorde bidezko ezkontzen inskripzioan, ahalorde-emailea nor den, ahaldunaren izen-abizenak, zeremonia zer hizkuntzatan izan den eta zein ezkontiderentzat itzuliko den zehaztuko da.

Interprete bidezko ezkontzen inskripzioetan, interpretea nor den, zeremonia zer hizkuntzatan izan den eta zein ezkontiderentzat itzuliko den zehaztuko da.

Izapidearen kostua

Doako izapidea.

Informazio osagarria

Agiri eleanitzak: Espainian baliozkotasuna izateko, herrialde hauek emandako agiriek ez dute legeztatzerik edo oharra jartzerik beharko: Alemania, Austria, Belgika, Espainia, Frantzia, Grezia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia-Herzegovina, Serbia eta Montenegro eta Polonia (1976ko irailaren 8ko Erregistro Zibileko akten ziurtagiri eleanitzak egiteari buruzko Hitzarmenaren arabera).

Izatezko bikoteak: ezkontza zibilarekiko ezberdintasunak