Ir al contenido principal

Administración de Justicia en Euskadi

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Consulta de traducciones jurídicas

castellano > euskera Cambia para traducir de euskera a castellano

Resultados de búsqueda

Resultados de la búsqueda 'impugnacion'
Castellano Euskera
impugnacion aurkaratze
En ningún caso se admitirá la demanda sobre determinación o impugnación de la filiación si con ella no se presenta un principio de prueba de los hechos en que se funde (N) Inoiz ez da filiazioaren zehaztapenari edo aurkaratzeari buruzko demandarik onartuko, baldin eta harekin batera ez bada aurkezten haren oinarri diren egitateen froga-hastapen bat
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Lo establecido en el apartado anterior se aplicará igualmente respecto de la impugnación de honorarios de peritos, pidiéndose en este caso el dictamen del Colegio, Asociación o Corporación profesional a que pertenezcan (N) Aurreko apartatuan ezarritakoa berdin-berdin aplikatuko da adituen zerbitzu-sarien aurkaratzeari dagokionez; haiek kide diren elkargo, elkarte edo korporazio profesionalari eskatuko zaio irizpena kasu horretan
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Los escritos de oposición al recurso y, en su caso, de impugnación de la sentencia por quien inicialmente no hubiere recurrido, se formularán con arreglo a lo establecido para el escrito de interposición (N) Errekurtsoa jartzeko idazkiarentzat ezarritakoarekin bat etorriz formulatuko dira errekurtsoari aurka egiteko idazkiak eta, kasua denean, hasieran errekurtsoa aurkeztu ez duenak epaia aurkaratzekoak
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Si la impugnación fuere totalmente desestimada, se impondrán las costas del incidente al impugnante. Si fuere total o parcialmente estimada, se impondrán al abogado o al perito cuyos honorarios se hubieran considerado excesivos (N) Aurkaratzea erabat ezesten bada, aurkaratzaileari ezarriko zaizkio intzidentearen kostuak. Erabat edo partzialki baiesten bada, zerbitzu-sariak gehiegizkotzat jo zaizkion abokatuari edo adituari ezarriko zaizkio
Ámbito:
Léxico de los juzgados
El tribunal podrá, de oficio, designar perito cuando la pericia sea pertinente en procesos sobre declaración o impugnación de la filiación, paternidad y maternidad, sobre la capacidad de las personas o en procesos matrimoniales (N) Auzitegiak ofizioz izendatu ahal izango du aditua, baldin eta aditu-txostena beharrezkoa bada filiazioaren, aitatasunaren eta amatasunaren deklarazioari edo aurkaratzeari buruzko prozesuetan, pertsonen gaitasunari buruzkoetan edo ezkontza-prozesuetan
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Los tribunales rechazarán la admisión a trámite de cualquier demanda que pretenda la impugnación de la filiación declarada por sentencia firme, o la determinación de una filiación contradictoria con otra que hubiere sido establecida también por sentencia firme (N) Auzitegiek errefusatuko dute demanda izapidetzeko onartzea, baldin eta harekin lortu nahi bada aurkaratzea epai irmo bidez deklaratutako filiazioa edo zehaztea epai irmo bidez ezarritako beste baten aurkakoa den filiazioa
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Interpuestos los recursos de apelación y presentados, en su caso, los escritos de oposición o impugnación, el letrado de la Administración de Justicia ordenará la remisión de los autos al tribunal competente para resolver la apelación, con emplazamiento de las partes por término de diez días (N) Apelazio-errekurtsoak jarrita eta, kasua denean, aurkakotzako eta aurkaratzeko idazkiak aurkeztuta, Justizia Administrazioaren letraduak aginduko du autoak igor dakizkiola apelazioa ebazteko eskuduna den auzitegiari, eta alderdiak hamar egunerako epatuko ditu
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Las partes, en sus respectivos escritos de oposición y de impugnación de ésta, podrán solicitar la celebración de vista, que el Tribunal acordará mediante providencia si la controversia sobre la oposición no pudiere resolverse con los documentos aportados, señalándose por el letrado de la Administración de Justicia día y hora para su celebración dentro de los diez siguientes a la conclusión del trámite de impugnación (N) Alderdiek, aurkakotzako eta hura aurkaratzeko idazkietan, hurrenez hurren, ikustaldia egiteko eskatu ahal izango dute; auzitegiak probidentzia bidez erabakiko du hori, baldin eta aurkakotzari buruzko eztabaida ezin bada ebatzi ekarritako dokumentuekin, eta Justizia Administrazioaren letraduak eguna eta ordua seinalatuko ditu, aurkaratze-izapidea amaitu eta hurrengo hamar egunen barruan egin dadin hura
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Presentada esta reclamación, el letrado de la Administración de Justicia requerirá al deudor para que pague dicha suma o impugne la cuenta, en el plazo de diez días, bajo apercibimiento de apremio si no pagare ni formulare impugnación (N) Erreklamazio hori aurkeztuta, Justizia Administrazioaren letraduak zorduna errekerituko du, zenbateko hori ordain dezan edo kontua aurkara dezan, hamar eguneko epean, eta ohartaraziko zaio ezen, ordaintzen ez badu edo aurkaratzea formulatzen ez badu, premiamendu-bidea erabiliko dela
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena
Cuando de un cotejo o comprobación resulte la autenticidad o exactitud de la copia o testimonio impugnados, las costas, gastos y derechos que origine el cotejo o comprobación serán exclusivamente de cargo de quien hubiese formulado la impugnación. Si, a juicio del tribunal, la impugnación hubiese sido temeraria, podrá imponerle, además, una multa de 120 a 600 euros (N) Erkatze edo egiaztatze batetik ondorioztatzen denean autentikoa edo zehatza dela aurkaratutako kopia edo lekukotza, aurkaratzea formulatu duenaren kontura izango dira, esklusiboki, erkatzeak edo egiaztatzeak sortutako kostuak, gastuak eta eskubideak. Baldin eta, auzitegiaren iritziz aurkaratzea ausartegia izan bada, horretaz gain, 120 eurotik 600 eurora arteko isuna ezarri ahal izango dio
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 1/2000, de Enjuiciamiento Civil
Definición:
1/2000 Legea, Prozedura Zibilarena

Te pueden servir de ayuda