Ir al contenido principal

Administración de Justicia en Euskadi

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Consulta de traducciones jurídicas

castellano > euskera Cambia para traducir de euskera a castellano

Resultados de búsqueda

Resultados de la búsqueda 'impugnacion'
Castellano Euskera
impugnacion aurkaratze
1. Las sentencias que dicten los Juzgados de lo Social en los procesos que ante ellos se tramiten, cualquiera que sea la naturaleza del asunto, salvo las que recaigan en los procesos relativos a la fecha de disfrute de las vacaciones, concreción horaria y determinación del periodo de disfrute en permisos por lactancia y reducción de la jornada por motivos familiares, en los de materia electoral, en los de clasificación profesional, en los de impugnación de sanción por falta que no sea muy grave, así como por falta muy grave no confirmada judicialmente, y las dictadas en reclamaciones cuya cuantía litigiosa no exceda de 300.000 pesetas (1.803 euros). 1. Izapidetu dituzten prozesuetan gizarte-arloko epaitegiek emandako epaiak, auzia edozein eratakoa delarik ere, honako gai hauetan emandakoak izan ezik: oporren datak, edoskitze-baimenen eta familia-arrazoiengatik lanaldia murrizteko baimenen orduak eta egunak zehaztea, hauteskunde-gaiak, lanbide-sailkapena, hutsegite ez oso larriagatik jarritako zehapenen nahiz hutsegite oso larriagatik jarri eta judizialki berretsi gabeko zehapenen aurkarapena, eta auzitan 300.000 pezeta (1.803 euro) arterainoko erreklamazioetan emandako epaiak.
Ámbito:
Leyes - Derecho Laboral - Ley de Procedimiento Laboral
Definición:
Lan Arloko Prozeduraren Legea
Que, estimando el recurso de apelación interpuesto por [NOMBRE APELLIDOS] y el presentado por vía de impugnación por [NOMBRE APELLIDOS], contra la sentencia dictado por el Juzgado de Primera Instancia nº [NUMERO] de los de [POBLACION] en el juicio de menor cuantía nº [...] del que este rollo dimana, revocamos parcialmente dicha resolución y desestimamos íntegramente la demanda promovida por las Comunidades de Propietarios de la Avenida de [CALLE] de [POBLACION] contra los citados recurrentes, con imposición a la actora de las costas causadas en la instancia por dichos demandados; confirmamos la resolución recurrida en sus demás pronunciamientos; sin imposición de las costas de esta alzada a ninguna de las partes [HERRIA](e)ko Lehen Auzialdiko [ZENBAKIA] zk.ko Epaitegiak emandako Epaiaren kontra, [IZEN ABIZENAK](e)k aurkeztutako apelazio-errekurtsoa eta [IZEN ABIZENAK](e)k aurkapen-bidetik aurkeztutakoa onesten ditut; aipatu ebazpena zati baten ezesten dugu, eta [HERRIA](e)ko [KALEA] etorbideko jabekideen Elkarteak aipatu errekurtsogileek sustatutako demanda osorik ezesten dugu, eta aipatu demandatuek auzialdian eragindako kostuak auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu; errekurritutako ebazpenaren gainontzeko erabakiak berresten ditugu; eta gora jotze honetako kostuak ez zaizkio ezartzen ezein parteri
Ámbito:
Fallos y Sentencias
La competencia para tramitar y decidir en primera instancia los procesos civiles sobre impugnación de acuerdos sociales establecidos en el Real Decreto Legislativo 1564/1989, de 22 de diciembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Sociedades Anónimas; en la Ley 2/1995, de 23 de marzo, de Sociedades de Responsabilidad Limitada; en la Ley 27/1999, de 16 de julio, de Cooperativas, así como los que versen sobre la nulidad de registro de cualquiera de las modalidades de la Propiedad Industrial a las que se refiere la Ley 11/1986, de 20 de marzo, de Patentes, quedará en todo caso atribuida a los jueces de lo mercantil que resulten competentes Kasu guztietan, eskudun diren merkataritza-arloko epaileek izango dute eskumena honako arau hauetan ezarritako hitzarmen sozialak aurkaratzeko prozesu zibilak lehen auzialdian bideratzeko eta erabakitzeko: 1989ko abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretua, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1995eko martxoaren 23ko 2/1995 Legea; Kooperatibei buruzko 1999ko uztailaren 16ko 27/1999 Legea; eta Patenteei buruzko 1986ko martxoaren 20ko 11/1986 Legean adierazitako industria-jabetzaren edozein modalitateren erregistro-deuseztasunari buruzkoak
Ámbito:
Leyes - Derecho Procesal - Ley Orgánica del Poder Judicial (2014)
Definición:
Botere Judizialaren Lege Organikoa (2014)
«La competencia para tramitar y decidir en primera instancia los procesos civiles sobre impugnación de acuerdos sociales establecidos en el Real Decreto Legislativo 1.564/1989, de 22 de diciembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Sociedades Anónimas; en la Ley 2/1995, de 23 de marzo, de Sociedades de Responsabilidad Limitada; en la Ley 27/1999, de 16 de julio, de Cooperativas, así como los que versen sobre la nulidad de registro de cualquiera de las modalidades de la Propiedad Industrial a las que se refiere la Ley 11/1986, de 20 de marzo, de Patentes, quedará en todo caso atribuida a los jueces de lo mercantil que resulten competentes.» «Lehen auzialdian zenbait prozesu zibilen izapideak egin eta erabakiak hartzeko eskumena, betiere, merkataritzako epaile eskudunei eratxikiko zaie, hain zuzen ere, Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina onetsi zuen 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuan, abenduaren 22koan, edota Erantzukizun Mugatuko Sozietateen 2/1995 Legean, martxoaren 23koan, nahiz Kooperatiben 27/1999 Legean, uztailaren 16koan, ezarritako sozietateerabakiak aurkaratzeari buruzko prozesu zibilenak, baita martxoaren 20ko 11/1986 Legeak aipatu industria-jabetzaren edozein modalitateren erregistroa deuseztatzeko prozesu zibilenak ere. »
Ámbito:
Leyes - Derecho Mercantil - Ley 8/2003, para la Reforma Concursal
Definición:
8/2003 Legea, Konkurtsoa Eraldatzekoa
Respecto a la rebeldía del demandado en relación con la autenticidad de los documentos acompañados a la demanda, pese a que el art. 496.2 de la LEC establece que la declaración de rebeldía no será considerada como allanamiento ni como admisión de los hechos de la demanda, salvo los casos en que la ley expresamente disponga lo contrario, los artículos 319, 320, 326, en relación con los arts. 267 y 268, todos de la LEC, no relevan a la parte demandada de la carga de impugnar su autenticidad si siente que pudieren perjudicarle. Para dicha impugnación la LEC le concede dos oportunidades dentro de proceso, la contestación a la demanda (art. 405.2) y, sobre todo, la audiencia previa al juicio (art. 427) Demandarekin batera aurkeztutako agirien benetakotasunarekiko demandatuak erakusten duen auzi-ihesari dagokionez, nahiz eta egoera hori demandaren amore emate edo gertaeren onarpen legetxe jo ez PZLko 496.2 artikuluaren arabera -ez bada legeak justu kontrakoa xedatzen duela espresuki-, PZLko 319., 320. eta 326. artikuluek eta 267. eta 268. artikuluek ez dute libratzen alde demandatua agirion benetakotasunaren aurka egin beharretik, kalte egiten diotela uste baldin badu. PZLak bi aukera ematen dizkio demandatuari, prozesuaren barruan, aurka egin ahal izateko: demandari erantzutea (405.2 artikulua) eta, batik bat, judizioaren aurretiko entzunaldia (427. artikulua)
Ámbito:
Fallos y Sentencias
Respecto de los actos municipales preparatorios, cabe la directa impugnación ante la Jurisdicción contencioso administrativa como actos separables en todos aquellos aspectos que se refieran a las condiciones y requisitos exigidos por la legislación de régimen local para su adopción, que en cuanto actos administrativos deben ajustarse a derecho. Así pues, los defectos que concurrieren en la convocatoria y celebración de la sesión plenaria o en la votación(falta de quórum exigido legalmente para la constitución del Pleno y para la aprobación del acuerdo de elección, la invalidez de la sesión, defectos formales en la convocatoria de la misma, incumplimiento de los preceptos de abstención de concejales en la deliberación y votación de los asunto, infracción del sistema de votación del Reglamento de Organización y Funcionamiento y Régimen Jurídico de las Entidades Locales de 1986...). Prestatzeko udal-egintzak zuzenean aurkara daitezke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, egintza banangarri gisa, toki-araubideko legerian egintzok erabakitzeko galdatutako betekizun eta ukanbeharrei dagokienez, administrazio-egintzak direnez zuzenbidearen araberakoak izan behar baitute. Hortaz, deialdian eta osoko bilkuran edo bozketan izandako edozein akats aurkara daiteke (osoko bilkura osatzeko eta hautespen-erabakia onartzeko legean galdatutako quoruma ez lortzea, bilkura baliozkoa ez izatea, deialdia egitean akats formalak izatea, arazoak eztabaidatzean eta bozketa egitean zinegotzien abstentzioari buruzko artikuluak ez betetzea, Toki Erakundeen Araubide Juridikoari, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko 1986ko Erregelamenduko bozketa-sistema urratzea).
Ámbito:
Textos de Justizia.eus
Que estimando parcialmente los recursos de apelación interpuestos por la representación de D. [NOMBRE APELLIDOS] y por la representación de D. [NOMBRE APELLIDOS], y desestimando íntegramente la impugnación deducida por la representación de [NOMBRE EMPRESA] contra la sentencia dictada el día [FECHA] por el Ilmo. Sr. Magistrado-Juez del Juzgado de Primera Instancia n.° 5 de los de [POBLACION] en el Juicio Ordinario n.° [...], debemos revocar y revocamos parcialmente dicha resolución, en el único sentido de dejar sin efecto los pronunciamiento de condena a D. [NOMBRE APELLIDOS] a la reparación de las deficiencias enumeradas en los puntos [NUMERO], excepto grieta junto a chimenea que se mantiene, del Fundamento de Derecho Quinto de la sentencia de instancia; y a D. [NOMBRE APELLIDOS] a la reparación de las deficiencias contenidas en la letra C) del punto [NUMERO].° del Fundamento de Derecho Quinto de la sentencia de instancia, excepto grieta junto a chimenea que se mantiene, absolviendo a dichos demandados de los pedimentos al efecto deducidos en su contra; y confirmándola en cuanto al resto [IZEN ABIZENAK](e)n ordezkaritzak eta [IZEN ABIZENAK](r)en ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoak zati batean onetsi dira, eta [HERRIA](e)ko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak [...] judizio arruntean emandako [DATA](e)ko epaiaren aurka [ENPRESA IZENA](r)en ordezkaritzak aurkeztutako inpugnazioa osorik ezetsi da; ondorioz, aipatu ebazpena zati batean errebokatzen dugu ondoko kondenak eraginik gabe uzteko: [IZEN ABIZENAK](r)i auzialdiko epaiaren Zuzenbideko Bosgarren Oinarriaren [ZENBAKIA] puntuetan zerrendatutako gabeziak konpontzeko ezarritakoa, tximiniaren alboko pitzadura izan ezik, horrek bere horretan dirau; eta [IZEN ABIZENAK](r)i auzialdiko epaiaren Zuzenbideko Bosgarren Oinarriaren [ZENBAKIA]. puntuko C) idatz-zatian agertzen diren gabeziak konpontzeko ezarritakoa, tximiniaren alboko pitzadura izan ezik, horrek bere horretan dirau. Aipatu demandatuak beren aurka egindako eskarietatik absolbitzen dira eta gainerakoa berretsi egiten da
Ámbito:
Fallos y Sentencias
Mas, por un lado, dicho Real Decreto aún no ha entrado en vigor y, por otro, con posterioridad a su públicación se han producido modificaciónes legislativas importantes que inciden en el contenido normativo del mismo, como son el Real Decreto legislativo 2/1995, de 7 de abril, que aprueba el texto refundido de la Ley de Procedimiento Laboral, cuyo artículo 145 afecta a la revisión de los actos de inscripción, afiliación, altas, bajas y variaciones de datos, la Ley Orgánica 5/1992, de 29 de octubre, de Regulación del Tratamiento Automatizado de los Datos de Carácter Personal, y, en especial, la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, aplicable a los actos de gestión de la Tesorería General de la Seguridad Social en tales materias, salvo en lo referente a la impugnación y revisión de oficio de los mismos, que se rigen por lo dispuesto en la citada Ley de Procedimiento Laboral, así como la Ley 30/1995, de 8 de noviembre, de Ordenación y Supervisión de los Seguros Privados, cuya disposición adicional duodécima da nueva redacción a la disposición adicional undécima del texto refundido de la Ley General de la Seguridad Social, aprobado por el Real Decreto legislativo 1/1994, de 20 de junio, respecto de la formalización de la cobertura de la prestación económica por incapacidad temporal. Hala ere, errege-dekretu hori oraindik ez da indarrean jarri. Gainera, errege-dekretu hori argitaratu ondoren, legeria-aldarazpen garrantzitsuak egin dira, errege-dekretuaren edukian eragina dutenak. Legeria-aldarazpen horien artean dago apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzazko Errege-dekretua, Lan-prozedurari buruzko testu bategina onetsi zuena; izan ere, horren 145. artikuluak eragina du inskripzio, afiliazio, alta, baja eta datu-aldaketen inguruko egintzen berrikuspenean. Aldarazpen horien artean daude, orobat, urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua arautu duena, eta, bereziki, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio-prozedura Erkideari buruzkoa, eta azaroaren 8ko 30/1995 Legea, Aseguru Pribatua Antolatu eta Gainbegiratzeari buruzkoa. Egin-eginean ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatzen zaie Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren kudeaketa-egintzei, enpresen inskripzioari, eta langileen afiliazioari, altei, bajei eta datu-aldaketei; aitzitik, Lan-prozedurari buruzko Legean xedatutakoak arautu ditu kudeaketa-egintza horiek ofizioz aurkaratzea eta berrikustea. Bestalde, azaroaren 8ko 30/1995 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriak idazketa berria eman dio ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzazko Errege-dekretuak onetsi Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren hamaikagarren xedapen gehigarriari, aldi baterako ezgaitasunaren ondoriozko prestazio ekonomikoaren estaldura gauzatzeari dagokionez.
Ámbito:
Leyes - Derecho Laboral - Reglamento sobre las Afiliaciones en la Seguridad Social
Definición:
Gizarte Segurantzako Afiliazio Erregelamendua
IMPUGNACION DE LAUDOS ARBITRALES (X) TARTEKARITZA-LAUDOAK AURKARATZEA
Ámbito:
General
MODO DE IMPUGNACIÓN: La presente diligencia de ordenación es revisable mediante escrito dirigido al Juez y presentado dentro del día siguiente a su notificación (artículo 52.2 y 52.3 de la L.P.L.) (X) AURKARATZEA: Ordenazioko eginbide hau aurkaratzeko, epaileari zuzendutako idazkia aurkeztu behar da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunean (LPLko 52-2 eta 52-3 art.)
Ámbito:
General

Te pueden servir de ayuda