Ir al contenido principal

Administración de Justicia en Euskadi

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Consulta de traducciones jurídicas

castellano > euskera Cambia para traducir de euskera a castellano

Resultados de búsqueda

Resultados de la búsqueda 'Adherirse a'
Castellano Euskera
1. Una vez entrado en vigor el presente Convenio, el Comité de Ministros del Consejo de Europa podrá invitar a adherirse al presente Convenio, previa consulta a las Partes, a cualquier Estado no miembro del Consejo de Europa, mediante una decisión adoptada por la mayoría prevista en el artículo 20, párrafo d) del Estatuto del Consejo de Europa, y por unanimidad de los votos de los representantes de los Estados Contratantes que tengan derecho a estar representados en el Consejo de Ministros. (B) 1. Behin Hitzarmen hau indarrean sartu ondoren, Europako Kontseiluko Ministro Komiteak, Alderdiei aurretik kontsulta egin eta gero, Europako Kontseiluko kide ez den edozein estatu gonbidatu dezake Hitzarmen honi atxikitzera, Europako Kontseiluaren Estatutuko 20. artikuluaren d) paragrafoan aurreikusitako gehiengoaz hartutako erabaki baten bidez eta Ministro Kontseiluan ordezkaritza izateko eskubidea duten estatu kontratugileen ordezkarien botoen aho-batezkotasunaz.
Ámbito:
Leyes - Derecho genómico - Instrumento de ratificación del convenio para la protección de los derechos humanos y la dignidad del ser humano con respecto a las aplicaciones de la Biología y la Medicina hecho en Oviedo el 4 de abril de 1997
Definición:
Giza eskubideak eta gizakiaren duintasuna biologiaren eta medikuntzaren aplikazioak direla-eta babesteko hitzarmena (Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko hitzarmena), Oviedon 1997ko apirilaren 4an egindakoa, berresteko tresna
Hecho en Oviedo (Asturias), el 4 de abril de 1997, en francés y en inglés, siendo ambos textos igualmente auténticos, en un solo ejemplar que será depositado en los Archivos del Consejo de Europa. El Secretario general del Consejo de Europa transmitirá copia certificada conforme del mismo a cada uno de los Estados miembros del Consejo de Europa, a la Comunidad Europea, a los Estados no miembros que hayan participado en la elaboración del presente Convenio y a todo Estado invitado a adherirse al presente Convenio. (B) Oviedon egina (Asturias), 1997ko apirilaren 4ean, frantsesez eta ingelesez, bi testuak bata bestea bezain jatorrizkoak izanik, ale bakar batean, zeina Europako Kontseiluaren Artxiboetan gordailutuko baita. Europako Kontseiluko idazkari nagusiak haren kopia zertifikatua helaraziko die Europako Kontseiluko estatu kide bakoitzari, Europako Erkidegoari, Hitzarmena egiten parte hartu duten estatu ez kideei eta Hitzarmenari atxikitzeko gonbidatuak izan diren estatu guztiei.
Ámbito:
Leyes - Derecho genómico - Instrumento de ratificación del convenio para la protección de los derechos humanos y la dignidad del ser humano con respecto a las aplicaciones de la Biología y la Medicina hecho en Oviedo el 4 de abril de 1997
Definición:
Giza eskubideak eta gizakiaren duintasuna biologiaren eta medikuntzaren aplikazioak direla-eta babesteko hitzarmena (Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko hitzarmena), Oviedon 1997ko apirilaren 4an egindakoa, berresteko tresna
5. Toda propuesta de enmienda al presente Convenio, así como toda propuesta de Protocolo o de enmienda a un Protocolo, presentada por una Parte, el Comité o el Comité de Ministros, será comunicada al Secretario general del Consejo de Europa, y se transmitirá por mediación del mismo a los Estados miembros del Consejo de Europa, a la Comunidad Europea, a todo Signatario, a toda Parte, a todo Estado invitado a firmar el presente Convenio conforme a lo dispuesto en el artículo 33 y a todo Estado invitado a adherirse al mismo conforme a lo dispuesto en el artículo 34. (B) 5. Alderdi batek, Komiteak edo Ministro Komiteak hitzarmen honi buruzko zuzenketa-proposamen bat, protokolo-zuzenketa bat edo protokolo bati buruzko zuzenketa-proposamen bat aurkezten badu, haren berri emango zaio Europako Kontseiluko idazkari nagusiari, eta haren bitartez helaraziko zaie Europako Kontseiluko estatu kideei, Europako Erkidegoari, sinatzaile guztiei, alderdi guztiei, 33. artikuluan xedatutakoaren arabera Hitzarmen hau sinatzera gonbidatuta dauden estatu guztiei eta 34. artikuluan xedatutakoaren arabera Hitzarmen honi atxikitzeko gonbidatuta dauden estatu guztiei.
Ámbito:
Leyes - Derecho genómico - Instrumento de ratificación del convenio para la protección de los derechos humanos y la dignidad del ser humano con respecto a las aplicaciones de la Biología y la Medicina hecho en Oviedo el 4 de abril de 1997
Definición:
Giza eskubideak eta gizakiaren duintasuna biologiaren eta medikuntzaren aplikazioak direla-eta babesteko hitzarmena (Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko hitzarmena), Oviedon 1997ko apirilaren 4an egindakoa, berresteko tresna
En los mismos términos podrán adherirse al recurso las demás partes, conforme a lo dispuesto en el artículo 861. Gainerako alderdiak, epe-muga berberetan, errekurtsoari atxiki ahal izango zaizkio, 861. artikuluan xedatutakoa kontuan izanda.
Ámbito:
Leyes - Derecho Penal - Ley de Enjuiciamiento Criminal
Definición:
Prozedura Kriminalaren Legea
Y puede darse tanto en condiciones generales como en cláusulas predispuestas para un contrato particular al que el consumidor se limita a adherirse. Eta gerta daiteke, bai klausula orokorretan, bai kontratu partikular baterako ezarritako klausuletan, kontsumitzailea kontratu horri atxiki besterik egiten ez zaionean.
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Leyes sobre Consumo
Definición:
Kontsumoari buruzko Legeak
En defecto de otro pacto expreso, los miembros de la pareja podrán adherirse a las cláusulas que con carácter general se establezcan. Dichas cláusulas generales preverán Bikoteek, berariazko hitzarmen bat egin ezean, badute era orokor batez ezarritako klausulei heltzea. Klausula orokor horietan honako alderdi hauek egongo dira aurreikusita
Ámbito:
Leyes - Derecho Civil - Ley 2/2003, reguladora de las parejas de hecho
Definición:
2/2003 Legea, izatezko bikoteak arautzekoa
La parte que no haya preparado el recurso podrá adherirse a él en el término del emplazamiento, o al instruirse del formulado por la otra, alegando los motivos que le convengan. Errekurtsoa prestatu ez duen alderdia horri atxiki ahal izango zaio, epatze-epean, edo besteak aurkeztutakoaren instrukzioa egiten denean, berari komeni zaizkion zioak azalduz.
Ámbito:
Leyes - Derecho Penal - Ley de Enjuiciamiento Criminal
Definición:
Prozedura Kriminalaren Legea
También podrá el apelado, en el mismo escrito, adherirse a la apelación, razonando los puntos en que crea que le es perjudicial la sentencia, en cuyo caso se dará traslado al apelante del escrito de oposición por plazo de diez días, al solo efecto de que pueda oponerse a la adhesión. Apelatuak aukera izango du, orobat, bera ere idazki berean apelazioari atxikitzeko, epaia kalteko zaiola uste duen puntuak arrazoituz; kasu horretan, apelatzaileari helaraziko zaio aurkakotzaidazkia hamar egunerako, atxikitzeari aurka egin ahal izateko, ez bestetarako.
Ámbito:
Leyes - Derecho Administrativo - Ley 29/1998, Reguladora de la Jurisdiccion Contencioso-Administrativa
Definición:
29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena
No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior, si el deudor de la Seguridad Social incurriese en concurso de acreedores, la Tesorería General de la Seguridad Social podrá suscribir o adherirse a los convenios o acuerdos previstos en la Ley Concursal, sometiendo su crédito a condiciones que no podrán ser más favorables para el deudor que las convenidas con el resto de los acreedores. Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, Gizarte Segurantzaren zorduna hartzekodun-konkurtso batean sarturik badago, Konkurtso Legean aurreikusitako hitzarmen edo akordioak sinatu ahal izango ditu Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak, edo halakoei atxiki ahal izango zaie; kasu horietan, ezin jarriko dizkie zordunei, bere kredituentzako, gainerako hartzekodunekin hitzartutakoak baino baldintza hobeak.
Ámbito:
Leyes - Derecho Laboral - Ley General de la Seguridad Social
Definición:
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra

Te pueden servir de ayuda