Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Hasiera > Etorkina

Etorkina

Zer eskubide eta betebehar dituzu Justiziaren aurrean?

Atzerritarra bazara eta defendatzeko interes legitimoren bat baldin badaukazu, bermatuta duzu gure erkidegoko epaitegi eta auzitegietara joateko eskubidea, baita horretarako baliabide ekonomikorik ez baduzu ere.

Atari honetan jasota daude pertsonek Justiziaren aurrean dituzten eskubideak eta betebeharrak.

Gora itzuli

Espainiako nazionalitatea eskatzea

Pertsona bat eta bere ondorengoak hainbat egoeratan egon daitezke herrialde bateko hiritartasuna eskatzeko. Nazionalitate eskaera atalean daude jasota Espainiako nazionalitatea lortzeko legez xedatutako kasu guztiak, eta baita horretarako bete behar diren izapideak ere.

Nazionalitate bikoitzeko kasuak ere kontsulta ditzakezu.

Gora itzuli

Semea/alaba inskribatzea

Pertsona bat jaiotzen denean, horren berri jasota uzten da erregistroan inskribatuz. Une horretatik aurrera, pertsona horren inguruko edozein zirkunstantzia pertsonal eta familiar (adopzioa, izen-aldaketa, ezkontza, heriotza...) Erregistro Zibilean jasota geratuko da.

Kontsultatu nola inskribatu seme edo alaba baten jaiotza.

Gora itzuli

Zibilez ezkontzea

Ezkontza zibila bizi-elkartasun egonkorra ezarri nahi duten bi pertsonaren arteko lotura da, Kode Zibilak xedatutako moduan gauzatutakoa eta ezkontideei eskubideak eta betebeharrak eragiten dizkiena.

Kontsultatu ezkontza zibila gauzatzeko eskakizunak.

Behin ezkontza gauzatutakoan, horren berri jasota geratu behar du Erregistro Zibilean. Kontsultatu Justizia.net atarian nola inskribatu ezkontza, hori gauzatzeko erabilitako moduaren arabera.

Gora itzuli

Atzerrian gauzatutako ezkontza legeztatzea

Bi kasu daude:

    1. Legeztatu nahi den ezkontza bi pertsona atzerritarren artekoa izatea.

    2. Ezkontza pertsona atzerritar baten eta Espainiako nazionalitatea duen baten artekoa izatea.

1. Atzerrian ezkondutako bi atzerritarren ezkontzak ez dira Espainian legeztatzen. Besterik gabe onartu egiten da beren herrialdeko ezkontza-agiri apostilladuna eta zinpeko itzultzaileak itzulitakoa.

2. Bi ezkontideetako bat espainiarra baldin bada, edo Espainiako nazionalitatea eskuratu badu, orduan ezkontza legeztatzeko bi modu daude. Bat Madrilgo Erregistro Zibil Zentralean zuzenean ezkontza-inskripzioa eginda; eta, bestea, bere bizilekuko Erregistro Zibilaren bitartez. Horretarako agiri hauek eraman behar ditu:

  • Ezkontza-agiri originala, apostilla duena.
  • Espainiako ezkontidearen jaiotza-agiri literala.
  • Bi ezkontideen NANaren edota pasaportearen fotokopia.

Gora itzuli

Familia Liburua lortzea

Familia Liburua Erregistro Zibilean doan entregatzen den dokumentua da.

Erregistro Zibila atalean dago jasota nola lortzen den eta zer kontu ez dituzun ahaztu behar dokumentu horren inguruan.

Gora itzuli

Ofiziozko abokatua lortzea

Zure familiak behar adina baliabide ekonomiko ez baditu, doako laguntza juridikoa eska dezakezu Bilbo, Donostia eta Gasteizko Justizia Jauregietan kokatuak dauden Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren (OJZ) bulegoetan.

Doako Laguntza Juridikoko eskaera egiteko, zure egoera ekonomikoa edo zure familiarena frogatzen duten datuak aurkeztu beharko dituzu, eta baita beste agiri batzuk ere.

Gora itzuli

Emakume etorkinaren gaineko indarkeria: ahaztu behar ez duzuna

  1. Berdin dio zein den zure jatorrizko herrialdea, etxeko indarkeria edo genero-indarkeria pairatu baduzu, berehalako laguntza juridikoa izateko eskubidea duzu eta baita doako laguntza juridikoa izatekoa ere, dirurik ez daukazula egiaztatzen baduzu.

    Nola eskatu doako laguntza juridikoa

  2. Ez dio axola egoera irregularrean bazaude, salatzeko eskubidea duzu. Kasu horretan, gogoan izan honako hiru gauza hauek:
    • Zu egoztea eragin dezakeen zehapen-espedienteari hasiera ematea saihesteko, egoera irregularrean bazaude, salaketa Ertzaintzaren edo udaltzaingoaren komisaria batean, guardiako epaitegian nahiz emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi batean edo fiskaltza batean egin behar duzu.
    • Indarkeria-arazoengatik zure erregulazioa eskatzeko eskubidea duzu.
    • Zure ezkontideak deituta berrelkartu bazarete, aldi batez bertan independenteki bizitzeko baimena eskatzeko eskubidea duzu. Egoera irregularrean bazaude, arrazoi humanitarioengatik ere eska dezakezu, salaketa egin eta kondena-epaia lortu ondoren.

    Nola jarri salaketa

  3. Berdin dio erasotzaileak Espainiako nazionalitatea duen ala ez, zuk babes-agindua eskatzeko eskubidea duzu. Agindua ematen bada, erkidegoko egoiliarraren familia-txartelaren ordez atzerriko bizileku-txartela eska dezakezu, epaia kondenazkoa bada soilik emango dizuten arren.

    Nola eskatu babes-agindua

  4. Ez da beharrezkoa Gizarte Segurantzako txartela izatea. Tratu txarrak jasan badituzu, ospitale batera edo auzitegi-medikuarengana joateko eskubidea duzu, osasun-azterketa bat egin diezazuten. Horretarako, hori bai, aurrena salaketa egin behar duzu guardiako epaitegian, auzitegiko medikuak epailearen aginduz bakarrik jarduten du-eta.

    Aurkitu auzitegi-mediku hurbilenekoaren helbidea.

  5. Zure herrialdetik ihes egiteko arrazoia erasotzaileak jazarriko zaituela pentsatzen duzula izan bada, iheslari-izaera lortzeko eskubidea duzu, Ley de Asilo 12/2009, de 30 de octubre (pdf, 402 KB).
  6. Ez dio axola atzerritarra bazara eta egoera irregularrean bazaude, familia-etxetik alde egin duzulako nora joanik ez baduzu edo nora joan ez badakizu, udalek eta aldundiek biktimen eskura jartzen dituzten ostatu publikoetan ostatu hartzeko eskubidea duzu.

    Genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide eta zerbitzuak.

    Kasu honetan, gogoan izan honako gauza hauek:

    • Behin-behineko neurriak edo banantzeko demanda eskatu behar dituzu hilabete baino lehen, bestela etxea bidegabe uzteagatik sala zaitzakete-eta.
    • Saia zaitez zure gauza guztiak eta ahal duzun dokumentazio guztia eramaten, bai zurea eta bai zure seme-alabena ere. Dena den, itzuli behar baduzu eta beldurra baduzu, poliziaren laguntza izateko eskubidea duzu.

Bada erantzuna eta aholkua emango dizunik ere:

  • 900 840 111: etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimentzako orientazioa. Euskal Autonomia Erkidegorako. (24 ordu). Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.
  • 016: gaztelaniaz gain, ingelesez eta frantsesez erantzungo dizute. Lurralde nazional osorako (24 ord).
  • 902 10 39 08: etxeko indarkerian eta sexu-erasoetan espezializatutako ofiziozko txanda. Euskal Autonomia Erkidegorako (24 ordu).

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak genero indarkeriaren biktima diren emakume etorkinen arretarako hainbat gomendio jaso ditu.

Kontsultatu etxeko indarkeriari eskainitako gure atalean genero-indarkeriaren biktimen arretarako Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide eta zerbitzuak.

Gora itzuli

Errotze-txostena, Gizarteratzeko ahalegin-txostena eta Etxebizitzaren egokitasun-txostena eskatzea

Uztailaren 1ean atzerritarren eskubideei eta askatasunei buruzko Legearen Erregelamendu berria indarrean sartu denetik (557/2011 Errege Dekretua), Eusko Jaurlaritzak eskumen berriak hartu ditu bere gain. Ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak txosten hauek egingo ditu.

Atzerritartasun txostenak eskatu.

Gora itzuli

Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko Zerbitzua

Telefonoa: 900 840 890

Helbide elektronikoa: asesoria@euskadi.eus

Telefonoa doakoa da eta itzulpen-sistema dauka EAEn hitz egiten diren hizkuntza nagusietarako

Telefonoa: 94 400 18 09

Helbide elektronikoa: juridika@biltzen.org

Eusko Jaurlaritzako Familia Politika eta Aniztasuna Zuzendaritza

Gora itzuli

Ziurtagiri bat eskatu, jaiotza, ezkontza edo heriotza data zehatza jakin gabe

Jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria behar baduzu baina data zehatza ez badakizu, datu horiek Elizbarrutiko Artxibo Historikoen bidez eskuratzen saia zaitezke:

Jaiotza, ezkontza edo heriotza lekua eta data ezagutzen dituzunean ziurtagiria eska dezakezu, JustiziaEus-en, Erregistro Zibilean edo dagokizun Bake Epaitegian.

Gora itzuli