Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Erregistro Zibila > Nazionalitate-eskaera

Nazionalitate-eskaera

Nazionalitate-eskaera: pertsona estatuarekin lotzen duen eta eskubideak eta betebeharrak eragiten dituen lotura juridikoa da nazionalitatea.

Nola eskatu Espainiako nazionalitatea.

Nazionalitate bikoitza

Aldi berean bi estatutakoa den pertsona baten egoera da. Honako kasu hauetako batean gerta daiteke hori:

  • Ezkontideetako bat espainiarra eta bestea beste nazionalitate batekoa den bikote baten semea edo alaba izanez gero.
  • Espainiarra izanik, Espainiaren eta beste herrialde batzuen arteko nazionalitate bikoitzaren inguruko hitzarmenak medio, Espainiako nazionalitatea galdu gabe beste nazionalitate bat hartzen denean. Espainiak herrialde iberoamerikarrekin, Andorrarekin, Filipinekin, Ginea Ekuatorialarekin eta Portugalekin ditu sinatuta nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak.

Espainiera edo portugesa hizkuntza ofizialetako bat duten herrialdeak dira iberoamerikarrak. Puerto Rico herrialde iberoamerikartzat jotzen da, baina Haiti, Jamaika, Trinidad eta Tobago eta Guyana, aldiz, ez.

Espainiako nazionalitatea galtzea

Honako kasu hauetan gal daiteke Espainiako nazionalitatea:

  • Beste nazionalitate bat hartzen bada eta estatu horrekin nazionalitate bikoitzeko hitzarmenik ez badago sinatuta. Kasu horretan, uko egin behar zaio Espainiako nazionalitateari. Espainiak herrialde iberoamerikarrekin, Andorrarekin, Filipinekin, Ginea Ekuatorialarekin eta Portugalekin ditu sinatuta nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak.
  • Behin betiko epaiaren bitartez, baldin eta Espainiako nazionalitatea hartzen bada (kasu hori ez da baliagarria jatorrizko espainiarrentzat, izan ere, borondatez soilik gal baitezakete nazionalitatea, inoiz ez behartuta).
  • Jatorriz espainiarra bazara, borondatez gal dezakezu Espainiako nazionalitatea, baldin eta atzerrian bizi bazara eta beste nazionalitate bat hartzen baduzu, eta azken nazionalitate hori hartu duzunetik hiru urte igaro badira.

Aurkitu Erregistro Zibil bat