Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Erregistro Zibila > Izen- eta abizen-aldaketa

Izen- eta abizen-aldaketa

Izen-aldaketa

Pertsona orok du bere izena aldatzea eskatzeko eskubidea. Seme/alaba bati izena aldatzeko, hark bost urte baino gehiago izan behar ditu. Adin horretatik aurrera, edonork eska dezake izena aldatzea bere bizitzako edozein unetan eta nahi beste aldiz, baldin eta legean aurreikusitako arrazoiren batengatik bada.

Nola eta noiz eska dezaket izena aldatzea.

Izenak aukeratzeko mugak

Erregistro Zibileko pertsonala arduratzen da aukeratutako izena ezarpeneko arau orokorren arabera onargarria den edo ez aztertzeaz. Arauek honako muga hauek ezartzen dituzte:

  • Ez da onartzen izen konposatu bat baino gehiago eta ezta bi bakun baino gehiago ere. Izen bakunak marratxoarekin lotuta joango dira eta hasierako letra maiuskulaz idatziko dira biak.
  • Debekatuta daude pertsonari objektiboki kalte egiten dioten izenak, substantibotasunik lortu ez duten txikigarriak edo lagunarteko edo familiarteko aldaerak, bai eta identifikazioa iluntzen dutenak eta sexu-nahasketa sortzen dutenak ere.
  • Ezin da jarri lehendik anaia/ahizpa batek duen izen bera, baldin eta anaia/ahizpa hori hilda ez badago. Ezta beste hizkuntza batera itzulita ere.
  • Ez daude baimenduta abizenekin konbinatuta pertsonen ohorearen aurkakoak diren izenak.

Abizen-aldaketa

Edonork alderantzika dezake bere abizenen ordena, eta horrela bigarren abizena lehena bihurtu. Abizenen ordena-alderantzikatze hori, ordea, behin bakarrik egin daiteke. Ezin da lehengo egoerara itzuli.

Gogoan izan...

  • Abizenen ordena alderantzikatzea eskatzeko adin nagusikoa izan behar da. Adingabeen kasuan, 2000ko otsaila baino lehen jaiotakoek soilik eska dezakete.
  • Ezin da jarri lehen tokian amaren bigarren abizena (laugarren abizena). Horretarako, amak bere abizenak alderantzikatu behar ditu aurrena eta bere bigarren abizena lehen tokian jarri.

Zure abizenak euskarazko grafiara egokitu nahi badituzu, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian egin behar duzu eskaera, behar den dokumentazioaz hornituta.

Nola eta noiz eska dezaket abizenak aldatzea.

Aurkitu Erregistro Zibil bat