Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Erregistro Zibila > Erregistro Zibil eredu berria

Erregistro Zibil eredu berria

Erregistro Zibil bakar eta informatizatuaren eredu berria

Erregistro Zibilaren Lege berria (PDF) uztailaren 14an Diputatuen Kongresuan onartu zen, eta Erregistro Zibil elektroniko batek ordezkatuko du gaur egungoa, 1957koa. Eredu berriak Espainia osorako baliagarri izango den datu-base bakarra izango du, eta teknologia berrietara eta erabiltzaileen beharrizanetara egokituko da.

Arau berria hiru urte barru sartuko da indarrean, 2014an, jarraian aipatuko ditugun xedapenak izan ezik; horiek 2011ko uztailaren 23tik indarrean daude:

  • Zazpigarren xedapen gehigarria, nazioko zein atzerriko pertsonak identifikatzeko datuak emateari buruzkoa.
  • Zortzigarren xedapen gehigarria, Guda Zibilean eta Diktadura garaian desagertutakoen heriotza-inskripzioei buruzkoa.
  • Hirugarren azken xedapena, Kode Zibilaren 30. artikuluaren aldaketari buruzkoa, horrela adierazita dagoena: “Nortasuna bizirik jaiotako unean bertan hartzen da, amaren sabeletik erabat askatutakoan”.
  • Seigarren azken xedapena, Guda Zibilean eta Diktadura garaian erbesteratutakoen bilobek espainiar herritartasuna eskuratzeari  buruzkoa.

Aldaketa nagusiak

Erregistro Zibileko eredu berriak honako berritasunak dakartza: gurasoen arteko desadostasuna egonez gero, aitaren abizenari lehentasuna ematen dion arau subsidiarioa alde batera uzten du;  ezkontza barruko eta kanpoko umeak berdin tratatuko dira, eta genero-indarkeriaren biktimei eta hauen ondorengoei abizenak aldatzeko eskubidea aitortuko zaie.

Aldaketa nagusiak:

Abizenen ordena

Genero berdintasunean aurrera egiteko, aitaren abizenari lehentasuna ematen dion arau subsidiarioa alde batera uzten du, eta gurasoei abizenen ordena erabakitzeko aukera ematen zaie. Testu berrian ezarritakoaren arabera, gurasoak ados jartzen ez badira Erregistro Zibileko arduraduna izango da azken erabakia hartuko duena, betiere, adin txikikoaren eskubidea errespetatuz.

Genero-indarkeria kasuetan abizenak aldatzea

Genero-indarkeriaren biktimei eta hauen ondorengoei, indarkeria jasan duten etxean bizi badira edo bizi izan badira, abizenak aldatzeko eskubidea aitortzen zaie.

Norbanakoa, erregistroko ardatz nagusi

Egun, izapideak egiteko, norbanakoak gertaera jazotako lekuko Erregistro Zibilera joan behar du erregistroan dagoen informazioa edozein bulegotatik zein etxetik, elektronikoki eskatu ahal izango duHorrez gain,  izena edozein lekutatik eman ahal izango da telematikoki.

Eredu berrian, bizitza-zibilean gertatutako  guztiak norbanakoari dagokion erregistro bakar batean bateratuko dira. Orain arte, gertaerak liburu banatan jasota egon dira:  jaiotza, ezkontza, heriotza…
Erregistro Zibil bakarra Justizia Ministerioaren menpeko organo administratiboa izango da. Gaur egun Erregistro Zibil bakoitza epaile baten pean dago. Eredu berriarekin, organo judizialei berez administrazioarenak diren zereginak kenduko zaizkie. Horrela, denbora gehiago izango dute beraien eginkizunetarako: epaitzea eta exekutatzea.

Espainian Erregistro Zibil bakarra egongo da eta erkidego bakoitzean hainbat bulego izango ditu. Orain Erregistro Zibila lurraldeka antolatuta dago eta informazioa sakabanatuta.

Atalik gabeko erregistroa

Erregistro Zibila datu base bakarra izango da. Lege berriak, Erregistro Zibilaren bereizketa sistema ezabatzen du (jaiotzak, ezkontzak, heriotzak, legezko ordezkaritzak eta tutoretzak) eta norbanakoak erregistro  bakarra izango du; inskripzioa egiten den lehen unean kode bat jarriko zaio.

Datu-base elektroniko komun batek ordezkatuko ditu liburu fisikoak. Modu horretan, herritarrek izapideak edozein bulegotan egin ahal izango dituzte. Horrez gain, ez da erregistrora joan beharrik izango, izapide gehienak administrazio publikoaren bidez egingo direlako: elektronikoki bidaliko dira, adibidez, ospitaleetakoa (jaiotzak, heriotzak…), udaletxeetakoa (ezkontzak), epaitegietakoa edo notaritzetakoa.

Familia liburua desagertuko da

Erregistro Zibil berria indarrean jartzen denean, familia-liburua indargabetu eta desagertu egingo da, eta erregistro-ziurtagiriak ordezkatuko du. Ziurtagiriak norbanakoak internet bidez eskatu ditzake.

Hizkuntza aberastasuna

Estatuko hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko da, Bulegoa nonahi egonda ere, eta ziurtagiriak ele bitan jaso ahal izango dira.

Funtzionarioen eskubideak

Erregistro zibiletako funtzionarioek bulego berrietan edo Justizia Administrazioan lan egiteko aukera izango dute.

Nortasuna hartzeko erregulazio berria

Erregistro Zibileko Lege Proiektua izapidetu bitartean eta Legebiltzarreko taldeek hala erabakita, Kode Zibileko 30. artikulua aldatzea erabaki da, hau da,  erregistro zibilean  jaio aurreko heriotzak jasotzeko erregulazioari dagokiona. 

Lehen, nortasuna aitortzeko jaio berriak amaren sabeletik 24 orduz askatuta egon eta “giza itxura” izan behar zuen. Erreforma indarren jarri ondoren, eskakizun biak indargabetuko dira. Nortasuna , besterik gabe,  amaren sabeletik erabat askatutakoan eta jaiotzeko une berean hartuko da.

Bestalde, jaio aurrekoen artxibategia erregulatuko da. Honek publikotasun murriztua izango du eta  1957ko Errejistro Zibileko legean eta 1958ko Arautegian egoera hauek jasotzeko  aurrikusitako “Abortu paper-sorta” ordezkatuko du.

Aurkitu Erregistro Zibil bat