Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Erregistro Zibila > Ohiko galderak

Erregistro Zibilari buruzko ohiko galderak

Nola jar naiteke harremanetan Erregistro Zibil batekin?

Justizia Administrazioak Euskadin dituen zerbitzuetako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak aurki litezke JustiziaEus-eko herritarrentzako arreta atalaren bitartez. Erregistro Zibiletan, normalean, honako hau izaten da jendea hartzeko ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.

Gora itzuli

Zenbat balio du Erregistro Zibilean espedienteak eta ziurtagiriak egiteak?

Ezer ere ez.

Gora itzuli

Zein dokumentu-mota egiazta daitezke Erregistro Zibilean?

Erregistro Zibiletik bertatik ematen diren agiriak eta lurralde nazional osoko jurisdikzioa dutenak soilik egiazta daitezke (jaiotza-, ezkontza- edota heriotza-agiriak).

Gora itzuli

Zein motatako ziurtagiriak ematen ditu Erregistro Zibilak?

Erregistro Zibiletan ematen diren ziurtagiriak pertsonen egoera zibilari buruzkoak eta Legeak zehazten dituenak dira: Jaiotza, ezkontza, izen-abizenak, naziotasuna, heriotza, bizi- eta egoera-agiria, tutoretza...

Gora itzuli

Non kontsulta dezaket Erregistro Zibilari buruzko legedia?

Erregistro Zibila deritzon atalean kontsulta dezakezu informazio hori.

Gora itzuli

Nor da Erregistro Zibilaren arduraduna?

Erregistro Zibilen ardura udal-epaileei edo eskualdeko epaileei dagokie, eta horiek Justizia Administrazioaren letradu batek lagunduta jarduten dute.

Gora itzuli