Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Erregistro Zibila

Erregistro Zibila

Erregistro Zibila erregistro publikoa da. Bertan inskribatzen dira pertsonen egoera zibilari buruzko gertaera guztiak (jaiotza, izen-abizenak, ezkontzak, seme-alabak, dibortzioak, heriotza...).

Dauden erregistro-mota ezberdinak

Udal Erregistroak: udalerri bakoitzean bat dago gutxienez eta Lehen Auzialdiko epaileen ardurapean daude. Lehen Auzialdiko epaitegirik ez dagoen herrietan Bake Epaitegiek hartzen dituzte Erregistro Zibilaren eskumenak. Erregistro horietan daude jasota Espainian gertatu diren gertakari inskribagarri guztiak, pertsona atzerritarrenak barne.

Erregistro Zibil Zentrala: Madrilen dago eta han inskribatzen dira beste erregistroetan inskribatu ezin diren gertakariak eta baita aparteko gertakariak ere. Erregistro horretan Erregistro Kontsularretako liburuen bikoiztuak ere badaude. Honako hauek dira Erregistro Zentralean inskribatzen diren gertakari batzuk: ezkontza sekretuak, Espainiako herritarren atzerriko jaiotzak eta heriotzak, nazionalitate-aldaketak...

Erregistro kontsularrak: Espainiak atzerrian dituen kontsulen ardurapean daude eta pertsonen egoera zibilarekin zerikusia duten eta Espainiako herritarrei eragiten dieten izapideetan zentratzen dira.

Erregistro Zibila

Aurkitu Erregistro Zibil bat