Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Erabilerraztasuna

Erabilerraztasuna

Lan eta Justizia Saila ahalegintzen da bere webguneko edukiak erabiltzen errazak izan daitezen pertsona guztientzat, baita pertsona horiek berezko mugak (desgaitasunak) edo erabilera testuinguruari loturiko mugak (teknologikoak edo ingurunekoak) badituzte ere. Modu horretan, bete egiten du Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legean Administrazio Publikoetako webguneentzat xedatutakoa.

WAI erakundeak (Web Accesibility Initiative), W3C partzuergoak (World Wide Web Consortium) sorturikoak, ezarritako erabilerraztasun jarraibideak jarraitu ditu Justizia.net atariak.

WAIk zehaztutako erabilerraztasuneko hirugarren maila (AAA) dute egun Justizia.net atariko eduki guztiek.

Zer egin dugu erabilerraztasuna hobetzeko

Erabilerraztasuna hobetzeko helburuarekin sortu zen Justizia.net ataria, eta horrek honako abantaila hauek ditu:

  • Pertsonek errazago erabil dezakete haien egoera fisikoa edo erabilera testuingurua edozein dela ere.
  • Ahalik eta nabigatzaile, gailu eta abar gehienekin erabil daiteke.
  • Edukiak modu logikoan daude egituratuta.
  • Erabiltzailearen esperientzia eta nabigazioa hobeak dira.
  • Testu, izenburu eta loturetan hizkera argia eta zehatza erabiltzen da.

Markatze semantiko eta egituratudun webguneak garatzeko W3C-k zehaztutako XHTML 1.0 estandarren arabera sortu dira Justizia.net-eko orrialde guztiak eta aurkezpen geruzarako CSS 3 orriak erabili dira.

Teklatu bidez nabigatzea

Justizia.net atarian definitu ditugun tekla konbinaketen bidez, lotura espezifikoetara joango gara zuzenean, eta modu horretan, zenbait erabiltzaileri nabigazioa erraztuko diogu.

Teklatu lasterbideak aldatu egiten dira nabigatzailearen arabera. Honako hauek dira ohikoenak:

  • Internet Explorer: Alt + tekla + Enter
  • Firefox: Alt + Maiuskulak + tekla
  • Chrome: Alt + tekla
  • Safari Mac-en: Ctrl + Option + tekla
  • Opera: Maiuskulak + Esc + tekla

Honako teklatu lasterbide hauek daude definiturik:

  • 0: Erabilerraztasun orria
  • 1: Atariko hasierako orria
  • 3: Web mapa
  • 5: Kontaktua
  • s: Joan eduki nagusira