Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Epaitegiko lantalde psikosoziala > Adingabeen zigor-arloko jurisdikzioan

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Adingabeen zigor-arloko jurisdikzioan

Adingabeei laguntza pertsonala ematen zaie eta egoeraren eta egoera horren ondorioz sortzen diren erantzukizunak argi azaltzen zaizkie. Adingabeak aztertu egiten dira eta beren hezkuntza egoera eta arlo horretan dituzten beharrak zehazten dira, neurriak egoera horretara egokitzeko.

Familiengandik adingabeei buruzko informazioa jasotzen da, ebaluazioa hobeto egiteko eta familiak adingabeen berreskuratze lanetan inplikatzeko

Epaitegi eta fiskaltzei adingabeen egoera psikosozialaren eta hezkuntza-egoeraren berri ematen zaie, eta haren egoerara ongien egokitzen diren neurri zehatzaile eta hezitzaileak proposatzen zaizkie.

Biktimei gatazka hobetzeko programetan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie.