Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Epaitegiko lantalde psikosoziala > Prozedura judizialean zehar laguntza nola eman?

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Prozedura judizialean zehar laguntza nola eman?

Epaitegiko Lantalde Psikosozialak prozedura judizialaren hainbat fasetan parte hartzen du. Epaile eta fiskalei aholkuak ematen dizkie eta adingabeari edo bere senide zein legezko ordezkariei -kasuan kasu- aholkuak edo orientabideak ematen dizkie.

Familiaren zuzenbidearen arloan

  • Adingabeen interesa da parte hartzeko oinarrizko abiapuntua; horren arabera baloratzen dituzte euren familia arteko harremanei modurik egokienean jarraipena emateko dauden aukera ezberdinak.
  • Horren arabera gurasoen eskumenak  ere baloratzen ditu, alternatibak planteatzen ditu eta seme-alaben heziketan hobetu beharreko arloak baloratzen ditu.
  • Legezko ordezkariei, epaitegiei eta fiskaltzei erabakiak hartzeko informazio inpartziala, profesionala eta ulergarria ematen die.