Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Epaitegiko lantalde psikosoziala > Lantaldearen eginkizunak

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Lantaldearen eginkizunak

Epaitegiko lantalde psikosozialek arazo psikologiko eta sozialei buruzko edo familia nahiz hezkuntza-arloko arazoei buruzko peritu-txostenak egiten dituzte organo judizialek eta fiskalek eskatzen dizkietenean, eta txosten horiek epaiketetan defendatzen dituzte. Bereziki, familia-arloko eta adingabeen zigor-arloko jurisdikzioetatik eratorritako auzietan parte hartzen dute.

Familia-arloko jurisdikzioaren arloan, epaileek ELPren txostenak eskatzen dituzte dibortzioetan, gurasoen banantzeetan, adin txikikoak babesteko prozeduretan, etab. Txosten horien bidez adingabeei eragiten dieten neurrien inguruan haien interesak hobeto babes daitezen aholkuak ematen dituzte; horrez gain elkarbizitzarako ordezko moduei (zaintza eta babespea), komunikaziorako sistemei eta bizi ez den gurasoarekin eduki beharreko egonaldiei buruzko aholkuak ere ematen dituzte.

Adingabeen zigor-arloko jurisdikzioari dagokion eta adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren arabera, Epaitegiko Lantalde Psikosozialak adingabekoaren hurrengo egoerak ebaluatuko ditu: delitu den egitateetan inplikatutako adingabeen egoera pertsonala, soziala, familia artekoa eta hezkuntza arlokoa eta egoera horiei erantzuteko zehaztutako neurriak. Era berean ELPa Legeak aurreikusten dituen bitartekotza judizialeko programak ezartzeaz arduratzen da.

Epaitegiko Lantalde Psikosozialaren beste egitekoen artean dago norbanakoei-adingabeei eta kalteberak diren pertsonei-arakatzeetan eta deklarazioak hartzean zigor-arloko prozeduretako instrukzioetan, etab. laguntza judiziala ematea.