Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Epaitegiko Lantalde Psikosozialari buruzko ohiko galderak

Zein da adingabeen lantalde teknikoen egitekoa?

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala psikologo, hezitzaile eta gizarte-langileez osaturiko talde teknikoak euren arloei dagozkien gaietan adingabeen epaileei eta Ministerio Fiskalari laguntza teknikoa emateaz arduratzen dira, horretarako txostenak egiten dituzte eta proposamenak bidaltzen dizkiete.

Horrezaz gain, laguntza profesionala ematen diete adigabeei atxilotzen dituztenetik eta bitartekaritza lanak egiten dituzte adingabeen eta biktimen edo kaltetuen artean.

Gora itzuli

Nork eskatzen ditu Epaitegiko lantalde Psikosozialak eginiko txostenak?

Oro har, epaileek edo fiskalek eskatu ohi dituzte mota horretako txosten profesionalak, batez ere, zigor-arloan edo familia-gaietan dihardutenek. Hala, Kode Zibileko 92. artikuluaren azken atalak honakoa dio: "Epaileak, ofizioz edo interesdunek hala eskaturik, adituen irizpena eska dezake."

Gora itzuli

Zer egin behar da lantalde horietakoren bateko kide izateko?

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala Justizia Administrazioaren aholkularitza organoa da eta epaile eta fiskalen aginduetara dago. Lanaren esparruan Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren menpe dago eta bertan lan egiteko oposaketak egin behar dira.

Gora itzuli

Nora jo dezaket Epaitegiko lantalde psikosozialarekin harremanetan jartzeko?

Epaitegiko Lantalde Psikosozialaren bulegoak EAEko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan, Getxon eta Barakaldon daude.

Gora itzuli