Justizia Administrazioan euskara erabiltzeko esparrua, oinarrian, 1978ko Konstituzioak, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak eta Botere Judizialaren Lege Organikoak definitzen dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-eskubideak bermatzeko oinarriak ezartzen dira 1978ko Konstituzioan; horregatik da lege-erreferentzia garrantzitsuenetarikoa. Espainiako Konstituzioa onartzeak nabarmen aldatu zuen Estatu Espainiarrean hizkuntzen tratamendu juridikoa aurreko egoerarekin alderatuta.
Espainiako Konstituzio osoa PDFn
Konstituzioan ezarritakoa garatuz, Euskal Autonomia Erkidegoak gaztelaniaren eta euskararen koofizialtasuna ezarri zuen. Autonomia Estatutuko (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoko) 6. artikuluari jarraiki:
Lege honek hizkuntza-eskubideak aitortzen dizkie herritarrei, eta horiek bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako herri-administrazioen eginbeharrak ezartzen ditu. Justizia Administrazioari dagokionez, eskubide hauek Legeko 9. artikuluan daude jasota, eta hitzez hitz honela dio:
9. Atala
BJLOk zehazten du jardun judizialetako hizkuntzaren ofizialtasuna. Lege Organikoak honako hau ezartzen du bere 231. artikuluan, 19/2003 LOk aldatu gabeko artikuluan, alegia:
BJLOko 341. artikuluari jarraiki, hizkuntza ofizial propioa duten Autonomia Erkidegoetako organo judizialetan, karrera judizialeko kideei erreserbatutako lanpostuak betetzeko merezimendutzat joko da hizkuntza ofizial propioa jakitea.
Zuzenbide Zibil berezia edo forala eta hizkuntza ofizial propioa duten Autonomia Erkidegoetako auzitegi nagusietako eta probintzia-auzitegietako lehendakariaren lanpostuak betetzeko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak merezimendutzat hartuko ditu Zuzenbide Zibil Berezia edo Forala ezagutzea eta Autonomia Erkidego horretako hizkuntza jakitea.
Aipatutako autonomia-erkidegoetako zuzenbide zibil berezi edo foralaren eta hizkuntzaren ezagutza balioesteko irizpideak erregelamendu bidez ezarriko dira, eta ezagutza hori lehentasunezko merezimendutzat hartuko da erkidego horietako lurraldeetako organo jurisdikzionaletan jarduteko lehiaketetan.
Botere Judizialaren Lege Organikoa PDFn
174/2010 dekretua, ekainaren 29koa, EAEko Justizia Administrazioko Hizkuntz-Normalkuntzari buruzkoa
Dekretu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen koofizialtasun erregimena praktikara eramatea da, Justizia Administrazioarekin harremanetan dagoen edozein herritarrek euskaraz nahiz gazteleraz egiteko aukera izan dezan.
Dekretu honek auzitegiek partzialki ezeztatu zuten uztailaren 29ko 152/2008 Dekretua ordezkatuko du. Gainera, Justizia Administrazioa Bulego Judizial eta Fiskalaren antolamendu eta jarduera berrira egokitzeko lanen ondorioz sortutako beharrei erantzungo die.
Dekretuak euskararen erabilera sustatu nahi du eremu judizialean jarduteko hizkuntza bezala. Horretarako 10 urtetan Justizian lanpostuen %35 lanpostu hizkuntzaren arabera eskakizun berezikoak izatea ezarri da, eta lanpostu horiek zehazteko, lehentasunezkoak diren eskualdeak zehaztea eskatzen da Dekretuan.
Dekretuko 3. artikuluan, besteak beste, ondorengo neurri hauek aipatzen dira:
2001ean, Espainiako gobernuak Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi zuen, 1992ko azaroaren 5ean Europako Kontseiluak Estrasburgon onartutakoa, eta, aldez aurretik, 22 Estatuk berretsitakoa.
Eremu urriko hizkuntzak babesteko helburuarekin egin zen Gutuna, hizkuntza horiek kultura-ondare izan arren, arriskuan baitaude (Gutunaren zioen azalpenean ezartzen den moduan), eta bertan adierazten da Estatu kontratugile bakoitzak zein hizkuntzaren erantzule egiten den zehaztu behar duela gutuna berresterakoan (3.1 art.). Espainiak deklaratu zuen Espainiako Estatuko Autonomia Estatutuetan aitortutako hizkuntza guztiek merezi dutela (bai ofizialek, baita ofizialak izan gabe babesa merezi dutenek ere) Gutunak ematen duen babesa.
Gutuna berretsi ondoren, zuzenean aplikatzen da Espainiako ordenamendu juridikoan, eta ez da arauetan garatu behar aplikatzeko. Hala ere, bertan ezarritakoa hain abstraktua denez, Estatu sinatzaileen legeriara egokitzeko ezartzen da. Gutunak jasotzen duen moduan, Estatu sinatzaileek txostenak egin beharko dituzte gutuna aplikatzeko hartzen dituzten neurrien berri emanez. Txosten horiek Europako Kontseiluko idazkari nagusiari aurkeztu beharko zaizkio.