Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

EpaiBi

Proiektuak

Azken urteotan, besteak beste, ondorengo proiektuetan jardun dugu markatuta ditugun helburuak lortzeko asmotan:

Erabilera indartzeko

  • Dokumentu elebidunak: bulego judizialetan eta bake epaitegietan izapidetzen den dokumentazioa bi hizkuntzetan sor dadin lan egiten dugu, eta langileentzat laguntza-tresnak garatzen ditugu dokumentazio elebiduna izapidetzeko orduan euskarri sendoa izan dezaten.
  • Aplikazioak ere euskaraz: Justizia arloan erabiltzen diren aplikazio informatikoak euskaraz ere erabili ahal izan daitezen lanean dihardugu. Besteak beste, langileek erabiltzen duten kudeaketa prozesaleko aplikazioa (JustiziaBat eta Epainet) edo herritarrak kontsultatuko duen JustiziaEus ataria euskaraz jartzeko lan egiten dugu.
  • Errotulazioa: jauregietan dauden errotuluen elebitasuna bermatzeko lan egiten dugu, zuzentasuna eta komunikazioa bultzatuz. Bulego barruan ere langileek erabiltzen duten errotulazioa bi hizkuntzetan egon dadin ahalegina egiten dugu.

Ezagutza zabaltzeko

  • Hizkuntza-eskakizunak: lanpostuetako derrigorrezko hizkuntza-eskakizunak ezartzeko eta langileak horiek lortzen joa daitezen lanean dihardugu.
  • Euskara ikastaroak: alfabetatze eta euskalduntze ikastaroak antolatzen dira epaitegian bertan edo euskaltegietan.
  • Trebakuntza online: informatikak eskaintzen dizkigun abantailak baliatuz, hizkuntzaren inguruko onlineko ikastaroak antolatzen ditugu.