EpaiBi
Hizkuntza-normalizazioko lantaldea
Hizkuntza-normalizazioko lantaldea alor desberdinetako pertsonek osatzen dugu: hizkuntza-normalizazioaren alorreko pertsonal teknikoak, dinamizazioaren eta hizkuntza-prestakuntzaren alorrekoak, itzulpengintzaren alorrekoak eta informatikaren alorrekoak.
- Hizkuntza-normalizazioko teknikarien lantaldea: normalizazio-proiektua gidatzen du, jarraibide orokorrak zehazten ditu eta lortutako emaitzen jarraipena egiten du.
- Dinamizazio- eta prestakuntza-lantaldea: euskararen erabilera areagotzeko sustapen- eta motibazio-lanak burutzea ditu, funtzionarioen hizkuntza-trebakuntzan indar berezia eginez. Euskara-eskolak ematen dituzte, hizkuntza juridikoko eskolak barne, hizkuntzaren inguruko kontsulta-zerbitzua eskaintzen dute, errotulazio elebiduna zaindu, euskarazko aplikazio informatikoen erabilera sustatu, etab.
- Itzultzaileen lantaldea: bulego judizialean erabiltzen diren agiriak itzultzen ditu, baita itzulpena behar duten epaitegietako sarrera- edo irteera-agiriak ere. Horrez gain, epaitegietan erabili behar den euskarazko terminologia juridikoaren gainean aholku ematen du.
- Informatikarien lantaldea: bi hizkuntzetan kalitatezko lana egiteko bide emango duten tresna eta aplikazio informatikoen garapenaz eta horien mantentze-lanaz arduratzen da.
Langile horien kokapen geografikoa
- Trebatzaileak
- Itzultzaileak
- Teknikariak
- Informatikariak