Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Epaibi: euskara justizian > Gure helburuak

EpaiBi

Gure helburuak

Hizkuntza normalizatzeko proiektuaren helburuak lortzeko bost jardun-lerrotan lan egiten dugu, nagusiki:

  • Euskarari garrantzi gehiago eskaintzea, horri hedapena ematea eta euskara erabiltzea bai herritarrarekiko harremanetan bai eguneroko lanean. Horretarako, Lan eta Justizia Sailaren, Justizia Ministerioaren eta Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusiaren artean hainbat ekimenen gaineko adostasuna lortzeko ahaleginak egiten dira.
  • Euskarazko zerbitzuen eskaintza zabaltzea herritarrak eta profesionalak euskara erabiltzera bultzatzeko.
    • Euskarazko terminologia juridikoa garatzea eta hedatzea.
    • Euskarazko idatzizko agiriak euskaraz normalizatzea eta horien erabilera bultzatzea.
    • Informatizazio-prozesuan euskara-irizpidea sartzea.
    • Epaitegien barne-egituraketan eragitea lantalde elebidunak bultzatzeko.
    • Herritarrek Justizia Administazioarekiko harremanetan euskara erabil dezaten bultzatzea.
  • Justizia Administrazioko langileek euskara erabiltzeko duten inplikazioa handitzea.
    • Hizkuntza-eskakizunak esleipenean parte hartzea.
    • Justizia Administrazioko langileak euskaran trebatzea.
    • Euskarazko laguntza-materiala sortzea, bai prestakuntza-materiala bai lan-tresnak.
    • Euskaldunak ez diren langileak inplikatzea epaitegietan euskara erabil dadin.
  • Epaileen, fiskalen eta Justizia Administrazioaren letraduen artean euskararen normalizazioaren aldeko jarrera sustatzea.
  • Abokatuen elkargoetako kideak sentsibilizatzea eta gaitzea, hizkuntz gaikuntzarako hitzarmenen bitartez, eta euskaraz lan egitea errazten duten tresnak sortu eta abokatuek horiek erabil ditzaten bultzatzea.