JUS/857/2020 Agindua, irailaren 14koa, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratzen duena. Hautaketa-prozesua martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaren bidez deitu zen.
Agindua, 2020ko irailaren 14koa, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena, martxoaren 21eko JUS/404/2019 Aginduaren bidez deitutako Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskainiko zaizkien plazen zerrenda argitaratzen duena.
Izapidetzeko EPEko gainditu duten hautagaien zerrenda (barne-sustapena) (JUS/857/2020 Agindua (pdf, 1,4 MB)Eskainitako lanpostuen zerrenda (Agindua, 2020ko irailaren 14koa, Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena) (pdf, 491 KB)Epaimahaiaren Erabakia, JUS/404/2019 Aginduak, martxoaren 21ekoak, Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoetan barne sustapen bidez sartzeko Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko ezagutzak neurtzeko probaren emaitzak argitara ematen dituena. Aipatutako emaitzen aurka, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete Epaimahai honen aurrean hamar egun balioduneko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Epaimahaiaren Erabakia, Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko ezagutzak neurtzeko probaren emaitzak argitara ematen dituena (2020ko urtarrilaren 8a) (pdf, 90 KB)Izapidetzako EPEan (barne-sustapena) Foru-Eskubide azterketako emaitzak (pdf, 346 KB)JUS/404/2019 Aginduak, martxoaren 21ekoak, Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administratiboko kidegoetan barne sustapen bidez sartzeko hautazko-probak deitu zituen. Euskal Zuzenbide Zibilaren hautazko proba 2019ko abenduaren 15ean izango da.
JUS/404/2019 Agindua, martxoaren 21ekoa; horren bitartez, Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne sustapen bidez sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten da.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”).
JUS/404/2019 Agindua, martxoaren 21ekoa.Deialdiari buruzko informazio orokorra (Izapidetza prozesala, barne sustapena) (pdf, 380 KB)JUS/291/2019 Agindua, martxoaren 4koa, oinarri erkideak ezartzen dituena (pdf, 278 KB)