Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoa

JUS/903/2019ko Agindua, abuztuaren 9koa

Prozesu eta Administrazio Izapidetza

2019ko EPEan Izapidetzako lanpostuen esleipena (txanda librea)

20/10/2021

2019ko deialdiko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoko lanpostuen esleipenen zerrenda.

Izapidetzako lanpostuen esleipena (txanda librea) (pdf, 611 KB)

Izapidetze Kidegoko EPEko plaza huts eta betegabeei buruzko ohar garrantzitsua (txanda irekia)

02/08/2021

Hutsik eta betegabe dauden dauden plazen eskaintzan akatsa dagoela ohartuta, 2021eko uztailaren 30eko ostiraleko 181. BOEn argitaratu da, JUS/816/2021 Agindua, uztailaren 15ekoa, Penintsula eta Balear Uharteen eremuei dagozkien plazen zerrenda argitaratzen duena. Plaza horiek Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan gainditutako hautagaiei eskaintzen zaizkie (txanda librea, abuztuaren 9ko JUS/903/2019 Aginduaren bidez deitua). Administrazio honek hutsik eta betegabe dauden plazak eskaini dituela iragartzen da, eta behin betiko destino bakar gisa betegabe dauden plazak esleitu direla.

Izapidetze Kidegoko EPEko plaza huts eta betegabeei buruzko ohar garrantzitsua (txanda irekia) (pdf, 646 KB)

Txanda libreko Izapidetzako hirugarren ariketarako hautagaien banaketa

10/07/2020

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko uztailaren 18an egingo den hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien banaketa, gelaka.

Txanda libreko Izapidetzako hirugarren ariketako hautagaien banaketa (pdf, 408 KB)

Izapidetza Prozesal eta Administrazioko EPEaren hirugarren ariketa (txanda librea) 2020ko uztailaren 18an izango da

09/07/2020

Uztailaren 18an izango da Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko oposizio-fasearen hirugarren ariketa. Hain zuzen ere, uztailaren 18an, larunbata, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, 48015 Bilbao) egingo da proba.

Datozen egunetan argitaratuko da oposiziogileen gelakako banaketa.

Izapidetza Prozesal eta Administrazioko EPEaren hirugarren ariketari buruzko oharra (txanda librea) (pdf, 430 KB)

Martxoaren 14rako aurreikusitako Izapidetzako oposizio-azterketa atzeratu da

11/03/2020

Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko txanda libre bidezko hautaketa-proben Kalifikazio Epaimahai Bakarrak, prozesuaren hirugarren ariketa bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren hedatzea eteteko prebentzio neurri bezala. Martxoaren 14ko deialdirako 9.000 hautagai zeuden deituta.

Informazio gehiago Justiziako Ministerioaren web atarian daukazu.

Kalifikazio Epaimahai Bakarrak Izapidetzako (txanda librea) EPEren hirugarren ariketa bertan behera uzteko akordioa (2020ko martxoak 10) (PDF, 507 KB)

Fitxa