Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoa

JUS/1166/2017eko Agindua, azaroaren 24koa

Prozesu eta Administrazio Izapidetza

Uztailaren 26an, Izapidetzako EPEn (txanda librea) Foru-zuzenbideko probak egingo dira

24/07/2018

Datorren 2018ko uztailaren 26an Gasteizen egingo dira Kudeaketako, Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetan sartzeko Foru-zuzenbideko probak (txanda irekia).

Foru-zuzenbideko proba

Prozesu eta Administrazio Izapidetza
Eguna
: 2018ko uztailak 26
Ordua: 11:00
Lekua: Eusko Jaurlaritzaren eraikina IVAP. Donostia- San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz

Uztailaren 23an, Izapidetzako EPEn (txanda librea) Euskarazko hautazko probak egingo dira

20/07/2018

JUS/1166/2017 Aginduak, azaroaren 24koak, deitutakoaren arabera, uztailaren 23an Gasteizen egingo dira Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko Euskarazko hautazko probak (txanda librea).
Euskarazko hautazko proba
Eguna: 2018ko uztailak 23
Ordua: 9:00
Lekua: Eusko Jaurlaritza. IVAP. Donostia- San Sebastián kalea 1, 01010- Gasteiz.

Txanda libreko Izapidetzako bigarren probarako hautagaien banaketa

26/06/2018

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko EAEn ekainaren 30ean egingo den hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien banaketa.

Txanda libreko Izapidetzako bigarren ariketako hautagaien banaketa (pdf, 50 KB)

Txanda libreko Izapidetzako lehen probarako hautagaien banaketa

07/05/2018

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko EAEn maiatzaren 12an egingo den hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien banaketa, gelaka.

Txanda libreko Izapidetzako lehen ariketako hautagaien banaketa (pdf, 66 KB)

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko EPE deialdian onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrendak (txanda libre)

02/05/2018

JUS/434/2018 Agindua, apirilaren 25ekoa argitaratu da; horren bitartez Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administrazioan txanda libre bidez sartzeko hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin betiko zerrendak onartu dira. Lehenengo ariketaren data, ordutegia eta lekuak ere argitaratu dira.

JUS/434/2018 Agindua, apirilaren 25ekoa, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Izapidetzako EPEan onartutakoen eta ez-onartutakoen behi betiko zerrendak onartzen dituena (pdf, 3,0 MB)Izapidetzako deialdian ez-onartutako hautagaien behin betiko zerrendak (txanda librea) (pdf, 264 KB)Baztertze-arrazoien zerrenda (Izapidetza, txanda librea) (pdf, 86 KB)Azterketaren lekuak (Izapidetza, txanda librea) (pdf, 67 KB)

Fitxa

  • Deialdia (pdf, 331 KB)
  • Plaza Kop: 741
  • Hasiera-data: 30/11/2017