Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoa

JUS/1166/2017eko Agindua, azaroaren 24koa

Prozesu eta Administrazio Izapidetza

Izapidetzako lehen ariketa egiteko azterketa-lekuen kokapena (txanda librea)

25/04/2018

Maiatzaren 12an EAEn Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartuko dutenentzako informazioa (txanda librea).

Maiatzaren 12an egingo den Izapidetzaileen lehen ariketa egiteko azterketa-lekuen kokapena (txanda librea) (pdf, 167 KB)

Izapidetza Prozesal eta Administrazioko EPEaren lehen proba (txanda librea) 2018ko maiatzaren 12an izango da

14/03/2018

2017ko EPEtik eratorritako Izapidetza Prozesal eta Administrazioko Kudeaketako kidegoan libreki sartzeko hautaketa prozesuaren lehen ariketa 2018ko maiatzaren 12an izango dela jakinarazten da.

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko EPE deialdian onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak (txanda libre)

09/03/2018

JUS/240/2018 Agindua, martxoaren 2koa; horren bitartez Izapidetza Prozesal eta Administratiboko kidegoan txanda libre bidez sartzeko hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak onartu dira. Kanpoan gelditzea edo zerrendetan ez agertzea eragin duten akatsak zuzentzeko epea 2018ko martxoaren 12tik martxoaren 23ra izango da, egun biak barne.

Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoko oposizio deialdia (txanda librea)

30/11/2017

JUS/1166/2017 Agindua, azaroaren 24koa, txanda irekiko sistema orokorraren bitartez Justizia Administrazioaren Izapidetza Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten duena.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”). Inprimakia sarbide nagusian egongo da eskuragarri (www.administracion.gob.es), gaztelaniaz zein Autonomia Erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan.

JUS/1166/2017eko Agindua, azaroaren 24koa Deialdiari buruzko informazio orokorra (Izapidetza Prozesal eta Administratiboa, txanda librea) (pdf, 331 KB)

Fitxa

  • Deialdia (pdf, 331 KB)
  • Plaza Kop: 741
  • Hasiera-data: 30/11/2017