Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enplegu publikoa > Lanpostuen informazioa

Enplegu publikorako lanpostuen informazioa

Laguntza Judiziala

Laguntza Judizialeko Kidegoa euren lanpostua oposizio publiko baten bidez lortu duten funtzionarioek osatzen dute.

Egitekoak

Organo judizialen jarduerari laguntza eskaintzearekin zerikusia duten zeregin guztiak egitea da euren egitekoa. Adibidez: Sala zaindu eta zainaraztea; enbargoak egitea; posta zaindu eta garraiatzea; prozedura bateko alderdi interesatuei jakinarazpenak egitea eta hitzordua ematea; jendeari arreta egitea, etab.

Eskakizunak

Laguntza Judizialeko Kidegorako oposiziora aurkeztu ahal izateko DBHko graduatu titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Sartzeko prozedura

Gobernu zentralak Lan Eskaintza Publikoa egiten du urtero. Eskaintza horretan baimentzen dira sortuko diren plazak eta BOEn argitaratzen da urteko lehen hilabeteetan. Gai-zerrenda bakarra da Estatu osorako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuak EAEn soilik eskainiko dira. Lanpostuak hutsik geratzen badira, ezingo dira pilatu beste lurralde batean.

Normalean, eskainitako lanpostuen erdiak txanda librerako eskainiko dira, hain zuzen ere Laguntza Judizialeko Kidegorako sarrera berrietarako, eta beste erdiak barne-sustapenerako.

Araudia

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen hautaketa arautzen duten oinarrizko printzipioak 19/2003 Lege Organikoan (pdf, 400 KB) jasota eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak (pdf, 706 KB) onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorrean garatuta daude.

Gora itzuli

Prozesu eta Administrazio Kudeaketa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoa euren lanpostua oposizio publiko baten bidez lortu duten funtzionarioek osatzen dute.

Egitekoak

Goragoko mailako prozeduraren kudeaketa-jarduerak egiten ditu. Adibidez: arau prozesalak interpretatzen ditu; alderdien agerraldia sinatzen du; enbargoak dokumentatzen ditu; autoen laburpen-oharrak egiten ditu; idatziak eta dokumentuak jaso, erregistratu eta banatzen ditu; idatzi eta dokumentuen kopia soilak egiten ditu, etab.

Eskakizunak

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako oposiziora aurkeztu ahal izateko unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Sartzeko prozedura

Gobernu zentralak Lan Eskaintza Publikoa egiten du urtero. Eskaintza horretan baimentzen dira sortuko diren plazak eta BOEn argitaratzen da urteko lehen hilabeteetan. Gai-zerrenda bakarra da Estatu osorako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuak EAEn soilik eskainiko dira. Lanpostuak hutsik geratzen badira, ezingo dira pilatu beste lurralde batean.

Normalean, eskainitako lanpostuen erdiak txanda librerako eskainiko dira, hain zuzen ere Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegorako sarrera berrietarako, eta beste erdiak barne-sustapenerako.

Araudia

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen hautaketa arautzen duten oinarrizko printzipioak 19/2003 Lege Organikoan (pdf, 400 KB) jasota eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak (pdf, 706 KB) onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorrean garatuta daude.

Gora itzuli

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoa euren lanpostua oposizio publiko baten bidez lortu duten funtzionarioek osatzen dute.

Egitekoak

Kudeaketa Prozesalari laguntzearekin zerikusia duten jarduera guztiak egiten ditu. Adibidez: prozeduraren garapen orokorra gauzatzen laguntzen du, dokumentuak, aktak, eginbideak eta ohartarazpenak idatziz; espedienteak eta posta erregistratzen ditu; ebazpenak transkribatzen ditu; zitazio-zedulak prestatzen ditu, etab.

Eskakizunak

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegorako oposiziora aurkeztu ahal izateko batxilergoko titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Sartzeko prozedura

Gobernu zentralak Lan Eskaintza Publikoa egiten du urtero. Eskaintza horretan baimentzen dira sortuko diren plazak eta BOEn argitaratzen da urteko lehen hilabeteetan. Gai-zerrenda bakarra da Estatu osorako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuak EAEn soilik eskainiko dira. Lanpostuak hutsik geratzen badira, ezingo dira pilatu beste lurralde batean.

Normalean, eskainitako lanpostuen erdiak txanda librerako eskainiko dira, hain zuzen ere Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegorako sarrera berrietarako, eta beste erdiak barne-sustapenerako.

Araudia

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen hautaketa arautzen duten oinarrizko printzipioak 19/2003 Lege Organikoan (pdf, 400 KB)jasota eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak (pdf, 706 KB) onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorrean garatuta daude.

Gora itzuli

Auzitegiko Medikuntza

Auzitegiko Medikuen Kidegoa euren lanpostua oposizio publiko baten bidez lortu duten funtzionarioek osatzen dute.

Egitekoak

Auzitegiko medikuek epaitegi, auzitegi eta fiskaltzei laguntzen diete, prozesu judizialaren esparruan txosten teknikoak eginez eta auzitegien jurisdikziopean dauden atxilotutako pertsonen, zaurituen edo gaixoen lesioen kontrola eta gorputzeko kalteen balorazioa eginez.

Eskakizunak

Auzitegiko medikutarako oposiziora aurkeztu ahal izateko Medikuntzako Lizentziatura eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Sartzeko prozedura

Gobernu zentralak Lan Eskaintza Publikoa egiten du urtero. Eskaintza horretan baimentzen dira sortuko diren plazak eta BOEn argitaratzen da urteko lehen hilabeteetan. Gai-zerrenda bakarra da Estatu osorako eta Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuak EAEn soilik eskainiko dira. Lanpostuak hutsik geratzen badira, ezingo dira pilatu beste lurralde batean.

Normalean, eskainitako lanpostuen erdiak txanda librerako eskainiko dira, hain zuzen ere sarrera berrietarako, eta beste erdiak barne-sustapenerako.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Auzitegiko Medikuek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren mendeko Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundean egiten dute lan.

Araudia

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen hautaketa arautzen duten oinarrizko printzipioak 19/2003 Lege Organikoan (pdf, 400 KB)jasota eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak (pdf, 706 KB)onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorrean garatuta daude.

Gora itzuli