Agindua, 2020ko abenduaren 2koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2020ko azaroaren 17ko Agindua. Agindu horren bidez argitaratu zen barne-sustapeneko txandan Jus¬tizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia martxoaren 21eko JUS/403/2019 Aginduaz egin zen.
2020ko abenduaren 2ko Agindua (pdf, 220 KB)JUS/403/2019 Agindua, martxoaren 21ekoa; horren bitartez, Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne sustapen bidez sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten da.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790 eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”).
JUS/291/2019 Agindua, martxoaren 4koa, oinarri erkideak ezartzen dituena (pdf, 278 KB)JUS/403/2019 Agindua, martxoaren 21ekoa. Deialdiari buruzko informazio orokorra (Kudeaketa prozesala, barne sustapena) (pdf, 395 KB)