Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoa

JUS/1165/2017eko Agindua, azaroaren 24koa

Prozesu eta Administrazio Kudeaketa

Txanda libreko Kudeaketako lehen probarako hautagaien banaketa

20/03/2018

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko EAEn martxoaren 24an, Elurreta eraikinean (Vitoria-Gasteiz) egingo den hautaketa-prozesuan parte hartuko duten hautagaien banaketa, gelaka.

Txanda libreko Kudeaketako lehen ariketako hautagaien banaketa (pdf, 54 KB)

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan (txanda librea) sartzeko hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak eta lehen eta bigarren ariketaren deialdia

16/03/2018

JUS/255/2018 Agindua, martxoaren 15ekoa argitaratu da; horren bitartez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dira eta lehen eta bigarren ariketarako deialdia egiten da. 2017ko EPEtik eratorritako Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan libreki sartzeko hautaketa prozesuaren lehen eta bigarren ariketa 2018ko martxoaren 24an izango direla jakinarazten da.

JUS/255/2018 Agindua; horren bitartez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dira eta lehen eta bigarren ariketarako deialdia egiten da (Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko oposaketa deialdia, txanda irekia) (pdf, 880 KB)Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko deialdian (txanda librea) ez-onartutako hautagaien behin betiko zerrenda (pdf, 174 KB)Baztertzeko arrazoiak (Kudeaketa, txanda librea) (pdf, 86 KB)Azterketa-lekuen kokapena (Kudeaketa, txanda librea) (pdf, 43 KB)

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako EPEaren lehen proba (txanda librea) 2018ko martxoaren 24an izango da

28/02/2018

2017ko EPEtik eratorritako Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan libreki sartzeko hautaketa prozesuaren lehen ariketa 2018ko martxoaren 24an izango dela jakinarazten da.

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako EPE deialdian onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak (txanda libre)

28/02/2018

JUS/190/2018 Agindua, otsailaren 22koa argitaratu da; horren bitartez Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan txanda libre bidez sartzeko hautaketa-prozesuetan onartutakoen eta ez-onartutakoen behin-behineko zerrendak onartu dira. Kanpoan gelditzea edo zerrendetan ez agertzea eragin duten akatsak zuzentzeko epea 2018ko otsailaren 28tik martxoaren 13ra izango da, egun biak barne.

Agindua; horren bitartez, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzen dira (Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko oposaketa deialdia, txanda irekia) (pdf, 424 KB)Onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak (Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko oposaketa deialdia, txanda irekia) (pdf, 2,3 MB)

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko oposizio deialdia (txanda librea)

30/11/2017

JUS/1165/2017 Agindua, azaroaren 24koa, txanda irekiko sistema orokorraren bitartez Justizia Administrazioaren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaketa prozesuaren deialdia egiten duena.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek, Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eredu ofiziala bete behar dute (790-eredua-007 kodea. Goiburuan idatzita dator “Justizia Administrazioaren hautaketa probetan parte hartzeko eskaera eta azterketa egiteko tasak”). Inprimakia sarbide nagusian egongo da eskuragarri (www.administracion.gob.es), gaztelaniaz zein Autonomia Erkidegoetako gainerako hizkuntza ofizialetan.

JUS/1165/2017eko Agindua, azaroaren 24koa Deialdiari buruzko informazio orokorra (Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, txanda librea) (pdf, 373 KB)

Fitxa

  • Deialdia (pdf, 373 KB)
  • Plaza Kop: 364
  • Hasiera-data: 30/11/2017