Justiziako Mahai Sektoriala Bildu zen, azaroaren 25ean, eta Administrazio honek lan-poltsak arautzeari buruzko akordio bat lortu zuen ELA eta CCOO sindikatuekin. Ondorioz, aipatutako akordioa sinatu ondoren, Justizia Administrazioko Zuzendaritza honek akordioa izapidetzeari ekin dio, berau 2020ko lehen hiruhilekoan indarrean jarri ahal izateko.
Lan-poltsak arautzeari buruzko oharra (2019ko azaroaren 26) (pdf, 47 KB)2019ko uztailaren 1etik, Enplegu Publikoaren Atarian zerbitzu berriak daude eskuragarri Administrazio Orokorreko, Justiziako eta/edo Segurtasuneko poltsetako langileentzat.
Atari berria abian jartzeak aldaketak ekarriko ditu lan-poltsak kudeatzen dituen organoarekin harremanetan jartzeko moduan.
Zerbitzu berriak izango dituzu eskura:
Gerora, zerbitzu eta aukera gehiago ere jarriko dira (webgunean iragarriko dira). Lor ezazu lehenbailehen ziurtagiri digitala. B@kQ ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, erraza baita lortzen eta erabiltzen.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.
Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2018ko azaroa) (pdf, 7 KB)Lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrendak argitaratu ostean, datozen egunetan deialdia egingo da Antolaketa judiziala deritzon formakuntza ikastarorako, eta ikastaroa derrigor egin beharko dute lanean aritu ez direnek (2010eko irailaren 16ko Agindua, Justizia eta Administrazio Publikoko Sailburuarena, bitarteko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa, zertarako eta Mediku Forentseen Kidegoaren eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko). Ikastaro honen deialdia Justiziako webean (www.justizia.eus) egingo da.
Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboaren kidegoko eta Laguntza Judizialeko kidegoko lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrendak onartu dira.
Ebazpena, 2018ko urriaren 22koa (pdf, 188 KB)Lan Poltsetako behin betiko zerrendei alegazioak (pdf, 25 KB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Zerrenda alfabetikoa, lurralde aukerak) (pdf, 13,8 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Zerrenda alfabetikoa, puntuazioa) (pdf, 17,3 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Poltsa zenbakiaren zerrenda, lurralde aukerak) (pdf, 13,8 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Poltsa zenbakiaren zerrenda, puntuazioa) (pdf, 17,3 MB)Behin betiko baztertuen zerrendak - Auxiliarrak (pdf, 823 KB)