Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enplegu publikoa

Lan-poltsa eguneratua - 2018

Auxiliarra

Zerbitzu berriak Enplegu Publikoaren Atarian lan poltsetako langileentzat

08/07/2019

2019ko uztailaren 1etik, Enplegu Publikoaren Atarian zerbitzu berriak daude eskuragarri Administrazio Orokorreko, Justiziako eta/edo Segurtasuneko poltsetako langileentzat.

Atari berria abian jartzeak aldaketak ekarriko ditu lan-poltsak kudeatzen dituen organoarekin harremanetan jartzeko moduan.

Zerbitzu berriak izango dituzu eskura:

  • Lan-eskaintza baten espezifikazioen simulazioa egin dezakezu, eta sistemak egun horretan aurretik dituzun pertsonen kopurua adieraziko dizu. Espezifikazioak aldatuz gero, gehien komeni zaizkizunak ikusi ahal izango dituzu.

    Zauden lan-poltsa bakoitzean egin diren azken kontratazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Informazio horrekin, kontratatzeko zer aukera dituzun jakin ahal izango duzu.

    Zure lan-poltsen datu eguneratuak zehatz-mehatz kontsultatu ahal izango dituzu (Administrazio Orokorrekoak, Justiziakoak eta Segurtasunekoak).

    Poltsa bakoitzean zein datu dauden ikusi ahal izango duzu, eta zure egungo egoerarekin bat ez badatoz, aldatu egin ahal izango dituzu.
  • Aurrerantzean, honako kudeaketa hauek online egin ditzakezu, zeure burua ziurtagiri digital batekin eta sinadura elektronikoarekin identifikatuta.

Gerora, zerbitzu eta aukera gehiago ere jarriko dira (webgunean iragarriko dira). Lor ezazu lehenbailehen ziurtagiri digitala. B@kQ ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, erraza baita lortzen eta erabiltzen.

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online ikastarorako automatrikula zabalik

09/11/2018

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat, beren-beregi.

Lan-poltsako kideei berariaz zuzendutako Antolaketa Judizialeko online Ikastaroaren deialdia (2018ko azaroa) (pdf, 7 KB)

Lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrendak eta datorren formakuntza-ikastaroa

08/11/2018

Lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrendak argitaratu ostean, datozen egunetan deialdia egingo da Antolaketa judiziala deritzon formakuntza ikastarorako, eta ikastaroa derrigor egin beharko dute lanean aritu ez direnek (2010eko irailaren 16ko Agindua, Justizia eta Administrazio Publikoko Sailburuarena, bitarteko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa, zertarako eta Mediku Forentseen Kidegoaren eta Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko Kidegoen lanpostuak betetzeko). Ikastaro honen deialdia Justiziako webean (www.justizia.eus) egingo da.

Lan poltsetan onartutakoen behin betiko zerrendak

05/11/2018

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboaren kidegoko eta Laguntza Judizialeko kidegoko lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrendak onartu dira.

Ebazpena, 2018ko urriaren 22koa (pdf, 188 KB)Lan Poltsetako behin betiko zerrendei alegazioak (pdf, 25 KB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Zerrenda alfabetikoa, lurralde aukerak) (pdf, 13,8 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Zerrenda alfabetikoa, puntuazioa) (pdf, 17,3 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Poltsa zenbakiaren zerrenda, lurralde aukerak) (pdf, 13,8 MB)Onartuen behin betiko zerrendak - Auxiliarrak (Poltsa zenbakiaren zerrenda, puntuazioa) (pdf, 17,3 MB)Behin betiko baztertuen zerrendak - Auxiliarrak (pdf, 823 KB)

Azaroaren 5ean argitaratuko dira Kudeaketako, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko eta Laguntza Judizialeko behin betiko zerrendak

30/10/2018

Datorren Azaroaren 5ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko Zuzendariak 2018ko azaroaren 22an emandako Ebazpena, honako lanpostu hauetarako bitarteko langileen lan-poltsan geratu direnen behin-betiko zerrenda onartzen duena: Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak, eta Laguntza Judizialeko kidegokoak.

Fitxa

  • Hasiera-data: 02/01/2018