Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Zerbitzuak eta izapideak > Enkante elektronikoak > Enkante elektroniko batean parte-hartzeko baldintzak

Enkante elektroniko batean parte-hartzeko baldintzak

BOEren atari bakarretik enkante elektroniko batean parte-hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:

  1. Izena eman behar da: Enkante Judizialen atarian izena emateko, NAN edo AIZ  ziurtagiri elektronikoa erabiltzea ezinbestekoa da. 

    Izena ematerakoan, atariak erabiltzaile izena emango dizu (posta elektronikoa) eta pasahitza eskatuko dizu.  Informazioa ikusteko edo enkante bat zuzenean jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

    Izena emateko prozedurari buruzko informazio gehiago behar baduzu, begiratu Enkanteen Atarian izena emateko Erabiltzailearentzako Gidaliburua.
     
  2. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituzula egiaztatu behar duzu, aitorpen bidez.
     
  3. Enkantean parte-hartzeko ezarritako kontsignazioa egin behar duzu (gordailua, bankuan). Horretarako, atarian sartu behar duzu ziurtagiri elektronikoa edo erabiltzaile eta pasahitza erabiliz. Barruan zaudenean, interesatzen zaizun enkantea bilatu, “enkanteak” ( gaztelaniaz “pujas”) sakatu eta sistema berak ezarri beharreko diru kopurua zein den adieraziko dizu.