Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Enkante elektronikoakri buruzko ohiko galderak

Zein ondasun jartzen da online enkantean?

Enkante judizialek, hipotekatutako edo enbargatutako ondasunen bitartez, zordunak zorra ordaintzeko dirua eskuratzea ahalbidetzen dute. Balio ekonomikoa duen edozein ondasun jar daiteke enkantean, hala nola, etxeak, lursailak, ibilgailuak, bitxiak, arte-lanak, makineria, e.a.  Batzuetan, ondasun bat jabekideek dirua elkarren artean banatu dezaten jartzen da enkantean.

Gora itzuli

Zein baldintza bete behar ditut enkante judizial batean parte hartzeko?

Hurrengo pausuak eman behar dituzu:

  1. Identifikazio egokia: Enkante Judizialen web atarian ziurtagiri elektroniko bidez izena eman behar duzu, edo bestela bulego judizialetan izena eman behar da; zurea azken aukera bada, izena eta pasahitza emango dizute. Informazioa ikusteko edo enkante bat zuzenean jarraitzeko, ez dago identifikatu beharrik.
  2. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituzula egiaztatzen duen aitorpena.
  3. Enkante horretarako ezarritako gordailua egin behar da (dirua bankuan sartu).
  4. Erabiltzaile erregistratu gisa web atarian sartu behar duzu eta enkantean eskaintzaile izateko inprimakia bete behar duzu.

Gora itzuli

Online enkantea, nola dakit zein ondasun jarriko diren enkantean?

Enkante elektronikoak Estatuko Buletin Ofizialaren Agentziaren Enkante Judizialen Atari Bakarraren bitartez egiten dira. Bilatzailean ondasun-motaren bitartez  (etxea, lokala) edo  beste irizpide batzuen arabera egin dezakezu bilaketa: kokapena, erregistro zenbakia, erregistroko ezaugarriak... Gainera, interesatzen zaizkizun ondasunei buruzko enkanteen berri ere jaso dezakezu.

Gora itzuli

Zer nolako bermeak ditu enkante judizial elektronikoak?

Enkante judizial elektronikoak aurrez aurrekoak dituen berme berdinak ditu. Hasteko, hasieratik enkantean parte hartzen duten eskaintzaile guztiak “argi” identifikatzen dira, sinadura elektronikoa edo aurretik hitzartutako pasahitza erabiliz. 

Sistemak salerosketa guztiak ziurtagiri elektroniko bidez bermatzen ditu, eta bakoitzaren une zehatza zigilu bidez adieraziko da; sinadura elektronikoak, zigiluak eta prozesu guztiek duten trazabilitateak, prozedura osoaren gardentasuna bermatuko dute.

Gora itzuli

Enkantea galdu badut, noiz itzuliko didate dirua?

Enkantea amaitzean, eskaintza altuena egin duenari ezik, eskaintzaileei gordailuan utzitako dirua itzuliko zaie.  Diru kopuru hori gordailuan geldituko da betebeharra bermatzeko, eta kasua bada, salmentaren ordainketa egiteko.

Hala ere, gainontzeko eskaintzaileek eskatuz gero, euren kopuruak ere gordailuan gelditu daitezke. Irabazleak, ezarritako epean ordainketa egiten ez badu, hurrengoek ordenan erosteko aukera izan dezaten.

Gora itzuli

Nork egiten ditu online enkanteak?

Enkanteen Atariaren arduraduna Estatuko Buletin Ofizialaren Bulegoa izango da, baina  enkanteak antolatu eta gardentasuna bermatzeko Justizia Administrazioaren Letraduak funtsezkoa izango da. Bere ardura izango baita prozeduraren garapena kontrolatzea: enkantearen hasiera, enkantearen argitalpena agindu eta beharrezko datuak bidali, eta kasuan kasu enkantea bertan behera utzi edo berrabiarazi. Enkantea amaitzen denean, Enkanteen Atariak informazioaren ziurtagiria Letraduari bidaliko dio eskaintza irabazlea eta gainontzeko eskaintzen berri emanaz.

Gora itzuli

Non aurki dezaket enkanteari eta ondasunari buruzko informazio zehatza?

Enkante guztiak iragarri behar dira, hortaz, epaitegiak Estatuko Buletin Ofizialean iragarri behar du. Iragarpenean enkantearen data, betearazpen prozedura daraman Bulego Judizialari buruzko informazioa, identifikazio zenbakia, ondasun mota eta Ondasunen Atarian dagokion helbide elektronikoa iragarri behar ditu.

Enkanteen Atarian enkantearen baldintza orokorrak eta zehatzak, enkantean jarriko diren ondasunak eta horiei lotutako jakinarazpen esanguratsuak argitaratuko dira, bai eta ondasunaren balorazio edo zenbatespena ere.

Erosi nahi duzun ondasunak kargarik ez izatea garrantzitsua da, enkantea irabazten duenak ordaindu beharko baititu, eskainitako diru-kopuruaz gain, berak ordaindu  beharko baititu ondasunak dituen kargak. Horregatik oso garrantzitsua da ondasunak kargak dituen ala ez jakitea, eta baldin baditu, zenbatekoak diren jakitea. 

Gora itzuli

Zertan dira ezberdinak enkante elektronikoak eta aurreko enkanteak?

Gaur egun enkanteak Estatuko Buletin Ofizialaren Enkanteen Ataritik bakarrik egin daitezke. Online enkanteetan, aurretiaz ezarri beharreko diru-kopurua Agintaritza Kudeatzaileak zehazten du. Horrez gain, diru-eskaintza handienaren azpitik ere egin daitezke eskaintzak.

Gora itzuli

Enkante guztiak ordu berdinean amaitzen al dira?

Ez. Egun berdinean amaitu arren, enkanteak ordu ezberdinetan ixten dira, atarian automatikoki argitaratzen direlako, baina sekuentzialki, eskaintzaileek enkante batean baino gehiagotan parte-hartzeko aukera izan dezaten.

Gora itzuli

Nola egin enkante batean parte-hartzeko gordailua?

Enkante batean parte-hartzeko gordailuak telematikoki egin behar dira Enkante Judizialen Atari Bakarrean. Horretarako atariaren sartu behar duzu, zure datuak eman eta interesatzen zaizun enkantea aurkitu ondoren “gordailua egin” aukera sakatu behar duzu.   Sistemak berak gordailua zenbatekoa den adieraziko dizu, eta zure banku-kontuaren IBAN eskatuko dizu.

Gora itzuli

Zer dira enkante judizialak?

Epaitegiek egiten dituzten enkanteak dira eta Justizia Administrazioaren Letraduek kudeatzen dituzte. Enkanteetan zordunei enbargatutako ondasunak saltzen dira, hartzekodunei ordaintzeko.

Prozedura Zibilaren Legeak (2013ko ekainaren 5ean bateratutako testua) arautzen ditu enkante judizialak, eta enbargatutako ondasun nahiz eskubide guztiak atera daitezke enkantean: ondasun higiezinak (etxebizitzak, bulegoak, orubeak...) eta ondasun higigarriak (makinak, bitxiak, artelanak, autoak, motoak...).

Gora itzuli

Zer egin behar dut ondasun bat esleitzen badidate?

Ondasuna irabazten duenak eskaini duen diru-kopurua ordaindu behar du. Ondasuna higigarria bada, 10 eguneko epea dauka ordaintzeko. Ondasuna higiezina bada, 40 eguneko epea dauka. Ez ahaztu, ondasun higiezinak badira, enkantea irabazten duenak ondasunak aurretik dituen kargak onartu beharko ditu, bai eta horien ondorioz dituen ardurak ere.

Gora itzuli

Enkante guztiek ezaugarri berak dituzte?

Hemen azaldutakoak ezaugarri orokorrak dira. Baliteke aldaketak agertzea enkantearen nolakotasunaren arabera. Ezaugarri zehatzak kasuan kasuko epaitegian kontsultatu behar dira enkantearen espedientea eta oinarri zehatzak eskatuz.

Gora itzuli