Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoari buruzko ohiko galderak

Herritarren gunean sarbidea errazteko gidalibururen bat deskargatu dezaket?

Herritarren gunea zer den, nola sartu behar duzun eta eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzen dituen gidaliburua jaitsi dezakezu.

Gora itzuli

Nola prestatu behar dut nire ordenagailua Herritarren gunean sartzeko?

Aplikazioan sartzeko nahitaezkoa da Idazki Desktop -sistemak txartelak bidalitako datuak egiaztatzeko erabiltzen duen tresna- ongi instalatuta izatea.

Horrez gain, komenigarria da Idazki Desktop PINa berrerabiltzeko konfiguratzea, iristen zaizun jakinarazpen bakoitzeko PINa sartzen ez ibiltzeko.

Gora itzuli

Zein gutxieneko eskakizun bete behar ditut Herritarren gunean sartzeko?

Aplikazioa hurrengo sistema eragileekin bateragarria da:

  • Windows 7, 8 eta 10.
  • Mac.
  • Linux.

Aplikazioak ongi funtzionatu dezan, zure ekipoan hurrengoa instalatuta eduki behar duzu:

  • Sartzeko erabiliko duzun txartelaren instalazio-kita: Ziurtagiri bat erabili ahal izateko, ordenagailuaren araberako softwarea instalatuta eduki behar duzu. Erabiliko duzun txartelaren arabera, hurrengo instalazio kit-en bat beharko duzu:

IZENPE (sinadura elektroniko ziurtagiriak igortzen dituen euskal erakundea).
FNMT (Fábrica Nacional de Moneda y Timbre, ziurtagiri-zerbitzua ematen duen erakundea).
NAN elektronikoa (3.0 NANa ziurtagiri elektroniko gisa erabiltzeko prestatuta dator): NAN Windows - NAN Linux y Mac.

  • Txartel-irakurgailua behar duzu.
  • Idazki Desktop instalatuta izan behar duzu (Izenperen sinatzeko tresna). Aplikazioak zure txartelak igortzen dituen datuak egiaztatzeko software hau behar du.

Gora itzuli

Zer da Herritarren gunea?

Aplikazio bat da, eta hurrengo erabilerak ditu:

  1. Euskadiko Justizia Administrazioak sortutako dokumentua elektronikoak egiaztatu daitezke, Egiaztatze Kode Seguruaren bitartez. Dokumentuak Kode Seguruaren bitartez Egiaztatzeko zerbitzua.
  2. Euskadiko Justizia Administrazioaren ataritik izapidetutako zure ziurtagiri-eskaerak edo bidalitako erreklamazioen zein iradokizunen egoera kontsultatu daiteke. Zure izapideen egoera kontsultatzeko zerbitzua.

Aplikazioan sartzeko elektronikoki identifikatzea nahitaezkoa da.

Herritarren gunearen zerbitzuetara sarbidea.

Gora itzuli

Beti ezinbestean identifikatu behar al dut?

Ez. Egoitzaren hasierako orrira identifikatu gabe sartu zaitezke, baina zenbait izapide elektroniko egiteko, adibidez, Herritarren eremura edo Profesionalen eremura sartzeko (JustiziaSip) zure nortasuna egiaztatu beharko duzu.

 

Gora itzuli

Identifikatu behar dudanean, zer egin behar dut?

Ziurtagiri elektroniko bat behar duzu, hau da, zure nortasuna elektronikoki egiaztatzea ahalbidetzen duen txartela. Txartela txartel-irakurgailuan sartu, eta ondoren ordenagailua txartel hori erabiltzeko konfiguratu behar duzu (txartel bakoitzak konfigurazio ezberdina du). Azkenik, txartela igorri duen erakundeak emandako urratsak jarraitu behar dituzu.

Egoitzak onartutako ziurtagiri elektronikoak hurrengoak dira:

Gora itzuli

Zer da profesionalen eremua - JustiziaSip?

Profesionalen Informazio-zerbitzua (JustiziaSip), Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoaren baitan justiziako profesionalei zuzendutako eremua da, Euskadiko organo judizialetako auzien izapidetzea errazteko eta unean-uneko egoera zein den kontsultatzeko.

Zerbitzua plataforma seguru batean dago eta eragile juridiko eta órgano judizialen artean informazioa era seguruan partekatu daiteke.

Zerbitzura sartzeko ziurtagiri elektroniko baten bitartez modu seguruan identifikatu behar duzu.

Gora itzuli

Zer da Egiaztatze Kode Segurua?

Euskadiko Justizia Administrazioak igorritako dokumentuek Egiaztatze Kode Segurua (EKS) dute. Kode horren bitartez, paperean inprimatutako dokumentuaren baliozkotasuna egiaztatu daiteke.

Dokumentuak egiaztatzeko zerbitzutik paperean daukazun dokumentua eta Euskadiko Justizia  Administrazioak duena bat datozen ala ez egiaztatu dezakezu.

Zerbitzu horretara sartzeko identifikazio elektronikoaren bitartez era seguruan identifikatu behar duzu.

Gora itzuli

Zer da Ediktu Taula Bakarra?

Administrazio publiko batek interesdun bati prozedura baten baitako zerbait jakinarazi behar badio, baina norbanako hori ezezaguna bada, edo jakinarazpena nora bidali behar duen ez badaki, edo baldin eta jakinarazpena helarazten saiatu bada baina ez badu lortu jakinaraztea, Administrazio eskumendunak iragarkia derrigorrez BOEn argitaratu behar du.

Jakinarazpen guzti horiek iragartzeko erabiltzen den taula, Ediktu Taula Bakarra da.

Iragarpena nahitaez BOEn egin behar da, jakinarazpenaren iragarpenaren jatorrizko prozedura edo prozedura-mota izapidetzen ari den Administrazioa edozein dela ere, araudi espezifikoa dutenak barne.

Halere, aurretik eta hautazko izaerarekin, hala erabakitzen duten Administrazioek interesdunaren azken egoitzaren udal-ediktuen tabloian, kontsulatuan edo enbaxadaren kontsulatuari dagokion eremuan argitaratu ditzakete jakinarazpenak.

Gora itzuli