Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi

Hitzezko judizio bidez diru-kopuruak erreklamatzea

  • Aurrez aurre izapidetu

Ohiko galderak

Zer behar duzu

  • Demanda idatziz jartzen daInprimaki normalizatua erabil dezakezu. Egiaztatu zure datuak eta demandatuari buruz dauzkazun datu guztiak jar itzazu, ahalik eta errazen aurki dezaten. Argi  adierazi diru kopurua zenbatekoa den. Interesak eta prozesuko kostuak ere zenbatu behar dituzu. Demandatu beste demanda-kopia aurkeztu behar da. Demandatzaile bakoitzarentzat ere kopia bana egin behar da.
  • Fakturak, ordainagiriak, kontratuak, txostenak…funtsezkoak izan daitezkeen  dokumentu guztiak, euskarri materialean zein digitalean.

Dokumentu publikoak badira, kopia soila eraman dezakezu, baina kontrako alderdiak dokumentuen egiazkotasuna zalantzan jartzen badu, originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzu.

Dokumentu pribatuak badira, originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu behar dituzu. Kopia soilak ere balio du, kontrako alderdiak baliozkoa baderitzo.

Nork egin dezake

2000 eurotik gorakoa ez den diru kopurua zor zaiola egiaztatu dezakeen edozein pertsonak. Ez da ez  abokaturik ez prokuradorerik behar.

Aurkezteko epea

Eskaria edozein unetan aurkez dezakezu.

Non aurkeztu

Arau orokor bezala, demandatua den pertsonari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.

Beste egoera batzuk eman daitezke:

  • Demanda enpresa edo profesional baten aurka aurkezten bada, enpresa edo profesional horren lan egikaritzari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu daiteke.
  • Zorra 90 euro baino gutxiagokoa bada, eta Lehen Auzitegiko epaitegirik ez badago,  demandatuari dagokion Bake Epaitegian aurkeztu behar da.
  • Ondasun Higiezin bat alokatzen duen pertsonak ordaindu gabeko errentak erreklamatzen baditu, finkaren kokapenari dagokion Lehen Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.
  • Trafiko istripu bati dagozkion erreklamazioak badira, istripua gertatu den lekuko Lehenengo Auzialdiko epaitegian aurkeztu behar da.

Nola erantzuten dizugu

Epaileak 10 eguneko epea dauka ebazpena emateko, eta ebazpen hori bi alderdiei jakinaraziko zaie.

Izapidetu bitartean

Epaitegiak demanda onartzen badu demandatuari kopia bidaliko dio, eta epailearen aurrean aurkezteko hitzordua jarriko zaizue. Egintza juridiko honetara egoki deritzozun proba eta lekuko guztiak eraman behar dituzu. Demandatuak ere auziari dagokion informazio guztia eman behar du; horretarako, Ahozko Judizio bitartez diru-kopuruak erreklamatzeko demandari erantzuteko inprimaki normalizatua erabili dezakezu.

Demanda aurkezten baduzu, baina esandako egunean eta orduan epaitegian aurkezten ez bazara, demanda bertan behera utzi nahi duzula ulertuko da. Ondorioz,  prozesuko kostuak ordaindu beharko dituzu eta epaitegian aurkeztu den demandatuak  kalte-galerak izan dituela aitortzen badu, horiek ere ordaindu beharko dituzu. Aurkeztu ez dena demandatutako pertsona bada, epaiketak bera gabe jarraituko du.

Errekurtsoak aurkeztea

2000 euro baino gutxiago erreklamatu badituzu ezin duzu errekurtsorik jarri, 37/2011 Legeak, Prozesua Arintzeko Neurriei buruzkoak, 3000 eurotik beherako kopuruetako hitzezko epaiketetan ez baitu apelazio errekurtsorik onartzen.

Izapidearen kostua

Dohainik da.

Informazio osagarria

2.000 eurotik beherakoak diren diru kopuruak erreklamatzeko Hitzezko Judizioak  2000. urteko urtarrilaren 7ko Prozedura Zibileko Legearen 437. eta 447. artikuluetan daude  araututa.

Hitzezko Judizioari buruzko informazio orokorra duen BJKNren eskuliburua ikus dezakezu. Bertan, informazio orokorra jasotzeaz gain, ebazpenaren betearazpen prozesuari buruzko informazioa ere badator.