Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Judiziala > BJen organoak

BJen organoak

Euskadiko Justizia Administrazioko Bulego Judizialak eta Fiskalak antolatzeko planaren eskema

Sailburua eta/edo sailburuordeak osatutako Organo Gorenak antolakuntza plana gidatzen du.

EAEn bi organo daude:

  • Jarraipen eta ebaluazio organoa. Horrela dago osatuta: Sailburua edo/eta sailburuordea, Bulego Judizialaren Zuzendaria, Eraberritzeko Zuzendaria, Justizia Zuzendaria, AMEE-ren Zuzendaria, Sailburuordetzako Goi-mailako Teknikaria, EAEANko Gobernu-Salaren Ordezkaria, Gobernu Idazkaria, Fiskal Gorena, Abokatutzaren Ordezkaria, Prokuraduradutzaren Ordezkaria, Langileen Ordezkaria.

    Beste batzuen artean, hauek dira bere funtzioak: Antolaketa Planaren urteroko txostenaren gainean egon, lehenengo fasearen Ikerketa xehatua aztertu eta ekarpenak egin.
  • Aldaketaren Kudeaketarako taldea; horrela dago osatuta: Bulego Judizialaren Zuzendaria, Eraberritzeko Zuzendaria, Gobernu Idazkaria, Idazkari-Koordinatzaileak, EATko arduradunak, Plangintza eta Koordinazio-arduraduna, Kalitate- arduraduna, Pertsonal-arduraduna, Informatika-arduraduna, obretako arduraduna, Instalazioen arduraduna.

    Hauek dira bere funtzioak: BJBa barruti judizial jakinetan ezartzen hasteko Ezarpen Plana adostu; izandako esperientzia kontuan hartuta,  EAEko barruti judizial guztietan BJB ezartzeko osoko plana landu. Ezarpen-taldeei hartutako erabakien berri eman. Ezarpen-taldeek azaldutako arazoen berri izan eta, ahal den neurrian, horien berri eman; esperientzia pilotuen eta ezarpenen ebaluazio jarraia.

Lurralde-eremutzat Lurralde Historikoak dituzten taldeak: 

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ezarpen-taldeak. Bulego Judizialen Zuzendaria, Eraberritzeko Zuzendaria, EATko arduradunak, plangintza eta Koordinazio-arduraduna, Kalitate- arduraduna, Pertsonal-arduraduna, Informatika-arduraduna, Obretako arduraduna, Instalazioen arduraduna, Idazkari-Koordinatzailea, Epaileen Ordezkaria, Fiskalen Ordezkaria, Langileen Ordezkaria, Abokatuen Ordezkaria, Prokuradoreen Ordezkaria, Graduatu Sozialen Ordezkaria.

    Hauek dira bere ardurak: aldaketarako Kudeaketa-taldearen erabakiak ezagutzea; aldaketarako kudeaketa-taldeari ekarpenak, iradokizunak eta proposamenak egin; dagokion lurralde historikoan BJB ezartzeko gai praktikoak landu. Hobekuntza taldeei hartutako erabakien berri eman, eta ahal den neurrian, hobekuntza taldeek hartutako erabakien berri eman.

Barruti Judizial bakoitzaren barruan dauden taldeak: 

  • Hobekuntza eta Koordinazio batzordea: Bulego Judizialaren Zuzendaritza, Eraberritzeko Zuzendaritza, Idazkari-Koordinatzailea, Epaile dekanoa, Letradu Zuzendaria, Langileen hiru ordezkari (talde bakoitzeko bat).

    Bere arduren artean honako hauek daude: hobekuntza jarduerak zehaztu; Barruti Judizialean BJB ezartze prozesuan egon daitezkeen akatsak edo disfuntzioak aurkitu eta hobekuntzak proposatu; dagokion Lurralde Historikoko Ezarpen-taldeari eta Aldaketarako Kudeaketa-taldeari proposamenak egin;hobekuntzak sustatu eta beroiek ezartzeko jarduerak bultzatu; hartutako neurrien jarraipena egin, emaitzak aztertu eta beharrezko neurriak hartu.