Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Judiziala > Bulego Judiziala ezartzeko egutegia

Bulego Judiziala ezartzeko egutegia

Auzialdiko auzitegiak sortzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzeko lege organikoaren aurreproiektua onartu zuen Ministro Kontseiluak 2011ko otsailaren 4an. Auzialdiko auzitegiak erabateko eragina duenez Bulego Judizialean eta, antza denez, laster egon daitekeenez lege aldaketa hau indarrean, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordetzak 2009ko uztailean onartutako antolamendu-egutegia egokitu du egoera berrira. Beraz, hurrengo hau da Euskadin Bulego Judiziala eta Bulego Fiskala ezartzeko egutegi berria: 

  • 2011, lehenengo seihilekoa:

- Bulego Judiziala Getxon, Irunen, Eibarren, Azpeitian eta Amurrion. 

  • 2011, bigarren seihilekoa:

- Bulego Judiziala Balmasedan, Bergaran, Durangon, Gernikan eta Tolosan.
- Bulego Judiziala Gobernu Idazkaritzan.
- Bake Epaitegiak: lanpostu-zerrendaren onarpena.

  • 2012, lehenengo seihilekoa:

- Bulego Fiskala: Fiskaltza Nagusian, Probintzia Fiskaltzetan, Barakaldoko Lurralde Fiskaltzan.
- Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea: lanpostu-zerrendaren onarpena eta antolakuntza.

  • 2014, lehenengo seihilekoa:

- Bulego Judiziala Gasteizen.

  • 2015, bigarren seihilekoa:

- Bulego Judiziala Barakaldon.

  • 2018, bigarren seihilekoa:

- Bulego Judiziala Donostian.

  • Hurrengo ezarpenak:

- Bulego Judiziala Bilbon.