Bulego Judizialak Epaitegi eta Auzitegien egitura aldatu du eta bi unitate ditu:
- Orokorrak: erregistro eta banaketaz, komunikazio-egintzetaz eta bestelako eginkizunetaz arduratuko da.
- Betearazpenekoa: Ebazpen bat betearazteko espediente judizialak jaso eta izapidetzeko ardura izango du.
- Prozedura antolaketakoa: gai judizialak izapidetzeko ardura izango du, prozedura judizialaren behin betiko epai edo ebazpen irmoa eman arte.
Hiru zerbitzu handi hauek hiru hiriburuetan eta Barakaldon bakarrik egongo dira; gainontzeko barruti judizialetan, berriz, erabilgarri dauden baliabideen zentzuzko erabileraren irizpideei erantzuna emanez, Zerbitzu Prozesal Erkide batean edo bitan elkartuko dira.
Bulego Judizial berria ezartzen den barruti judizialetako Justizia Administrazioko langileak, lan-lekuen arabera antolatutako lanpostuen zerrendaren arabera antolatuko dira.
Zerbitzu Prozesal Erkideek, bada, bi figura berri dituzte: Justizia Administrazioaren letradu zuzendaria, eta zerbitzu erkidearen kudeatzaile-arduraduna Letradu-zuzendariak zerbiztua kudeatuko du, eta kudeatzaile-arduradunak, letradu zuzendariaren menpe egonda, zeregin horretan lagunduko dio. Kudeatzaile arduradunak, zerbiztua kudeatuko du, hierarkian nagusia denaren zuzendaritzapean.
BJBren ezarpenaren arrakasta, Justizia Administrazioan lan egiten duten pertsonek antolamendu eredu berrira egokitzeko beharrezkoak diren ezagupenak izatean datza. Hori dela eta, prestakuntza emango da:
- Langile guztientzako prestakuntza: Bulego Judizial Berria, Prozesu-legedia eta talde-lana.
- Kudeatzaile arduradunentzako prestakuntza berezia: lidergoari buruzkoa.
Euskadiko Zerbitzu Erkide Prozesalak kalitatea bermatzeko bereziki diseinatutako kudeaketa sistema baten parte dira.