Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Judiziala > Prestakuntza

Prestakuntza

Euskadiko Justizia Administrazioan zerbitzua ematen duten langileentzako prestakuntza hau bai titularrentzat bai bitartekoentzat da, eta bi atal nagusitan dago antolatuta: batetik, Hasierako prestakuntza izenekoa, lanean hasi berri diren langileentzat, eta bestetik, Etengabeko prestakuntza deritzona, hiru alderdi hauek jorratzen dituena: antolaketa- edo lege-aldaketen egokitzapena, lanpostu berrien moldaketa eta, oro har, birziklatzea.

Hasierako prestakuntza

  • Lan Eskaintza Publikoko prozesuetan hautaprobak gainditu dituzten oposiziogileek, plaza baten titularrak izan baino lehen, prestakuntza teoriko/praktiko bat egiteko aldia dute.
    > Plaza baten titularrentzako hasierako prestakuntza
  • Lan-poltsetako bitarteko funtzionarioak: prestakuntza orokorreko ikastaro bat egin behar dute.
    > Bitarteko funtzionarioentzako hasierako prestakuntza

Etengabeko prestakuntza

  • Urteko prestakuntza-planak: aldian-aldian, prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dira. Ikastaro horietan funtzionario guztiek, bitartekoek zein finkoek, izena eman dezakete.
    > Urteko etengabeko prestakuntza
  • BJBren ezarpena: BJBren ezarpenak arrakasta izan dezan, ezinbestekoa da Justizia Administrazioan dihardutenek beharrezko ezagutza izatea antolamendu-egoera berrira moldatzeko.
    > Prestakuntza-ekintzak BJBren ezarpenaren ondorioz
  • Tutoretzak: horien bidez, lanpostu berri batean hasiko diren eta aurretiko esperientziarik ez duten funtzionarioek aukera izango dute prestakuntzarako laguntza eskatzeko.
    > Lanpostura egokitzeko tutoretza espezifikoak
    > Tutorea izendatzeko eskabidea