Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Judiziala > Ohiko galderak

Bulego Judizialari buruzko ohiko galderak

Zer esan nahi du Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal (ZULUP) guztiak eta Zerbitzu Erkide Prozesalak xede-zentro bakar batean osatzeak?

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 521. artikuluan ezartzen da zer jo behar den xede-zentrotzat, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal guztietan eta Zerbitzu Prozesal Erkike bakoitzean. Hala, Zerbitzu Prozesal Erkide bakarra duen Barruti Judizial batean, bi xede-zentro baino ez dira egongo: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalena eta Zerbitzu Prozesal Erkidearena. Horrek esan nahi du lantoki bakarra izanik, lan-zama banatu beharko dela xede-zentro hori osatzen duten pertsonen artean, Jarduera-Protokoloetan eta barne-jarduerako arauetan ezartzen denaren arabera. Gainera, xede-zentro berean kidego bereko lanpostuak betetzen dituzten pertsonek elkar ordezkatu ahalko dituzte oporraldietan, baimen-aldietan eta lizentzia-aldietan hamabost egunez gehienez.

Gora itzuli

Zelan onartzen dira lanpostu-moten monografiak?

Lanpostu-moten monografiek lanpostu bakoitzaren funtzioak eta lanak jasotzen dituzte, eta Justizia Adiministrazioko Pertsonal-gaietan eskuduna den Zuzendariak onartuko ditu (Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialek eta Fiskalak Antolatzeko Plana).

Gora itzuli

Zertan dira jarduera-protokoloak?

Jarduera-protokoloek jarduteko irizpide orokorrak ezartzen dituzte, mota bereko zerbitzu prozesal erkide guztien jarduera homogeneoa bermatze aldera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak kasuan kasuko onartzen dituen irizpideei egokituz, eta, betiere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu prozesal erkideen diseinuari eta antolaketari, baita Lanpostuen Zerrendaren lanpostu bakoitzari esleitutako funtzioei ere moldatuz (IJKAO-Idazkari Judizialen Kidegoaren Araudi Organikoaren 8. artikulua).

Jarduera-protokoloek ohizko jarduerak zehazten dituzte eta zeini dagokion egitea, zelan egin behar diren; horrez gain, erabili beharreko ereduak eta agiriak ere hartzen dituzte beren baitan.

Zerbitzu Prozesal Erkideko letradu zuzendariak protokoloaren edukia betetzen dela zaindu beharko du (IJKAOren 8. artikulua).

Protokoloak hartuko ditu barne, besteak beste, bulego judizialen lanaren kalitatearen kontrola egiaztatzeko behar diren neurri zehatzak (IJKAOren 8. artikulua).

Prozedurako Jarduera-protokoloak Lurraldeko Idazkari-Koordinatzaileak eratuko ditu eta Gobernu Idazkariak onartuko ditu (IJKAOren 8c. artikulua).

Gora itzuli

Zelan sortzen dira Zerbitzu Prozesal Erkideak?

Barruti judizial bakoitzaren zerbitzu prozesal erkideak sortzea Justizia-gaietan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako sailburuaren aginduaren bidez onartuko da. Egitura, antolaketa orokorra eta funtzionatzen hasteko data ere jasoko dira agindu horretan. Orobat, kasuan kasuko barruti judizialaren lanpostuen zerrenda Eusko Jaurlaritzako Dekretu bidez onartuko da.

Gora itzuli

Zelan antolatzen dira Zerbitzu Prozesal Erkideak?

Justizia Administrazioaren letradu zuzendari batek zuzentzen ditu ZPEak eta haren baitan egongo dira funtzioen aldetik bai zerbitzu orokorretako langileak bai eta, hala balegokio, zerbitzu horietako beste Justizia Administrazioaren letraduak ere (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. artikulua).

Eusko Jaurlaritza da eskuduna ZPEak diseinatu, sortu eta antolatzeko (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. eta 454, artikuluak), eta berak egingo ditu lan horiek Idazkari-koordinatzaile probintzialekin eta Gobernu Idazkariarekin lankidetza estuan, haiei baitagokie, hurrenez hurren, ZPEak behar bezala jarduteko behar diren jarduera-protokolak egitea eta onartzea. Protokolo horiek derrigor bete beharko dira (BJLO-Botere Judizialaren Lege Organikoaren 467. artikulua, IJKAO-Idazkari Judizialen Kidegoen Araudi Organikoaren 8. artikulua eta Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialak eta Fiskalak Antolatzeko Plana).

Gora itzuli

Barruti Judizial batean zenbat Zerbitzu Prozesal Erkide daude?

Eusko Jaurlaritza eskuduna da Euskadiko Barruti Judizialen zerbitzu prozesal erkideak diseinatu, sortu eta antolatzeko (Botere Judizialaren Legearen 438. artikulua), eta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurrez emandako aldeko txostena zuela, 2008ko uztailean onartu zuen Euskadiko Justizia Administrazioaren Bulego Judizialak eta Fiskalak Antolatzeko Plana. Plan horretan hiru motatako Zerbitzu Prozesal Erkide (ZPE) jasotzen dira: (1) ZPE Orokorra, (2) Antolaketako ZPE eta (3) Betearazpeneko ZPE. Oro har, Antolatzeko Planean aurreikusitakoaren arabera, barruti judizial handiek baino ez dute izango hiru ZPE, eta, eraginkortasuna sustatze aldera, bi epaitegi dituzten barruti judizialek ZPE bakarra izango dute (Orokorra); gainerako barruti judizialek, berriz, ZPE bakarra, bi sekziorekin: Orokorra eta Betearazpenekoa.

Gora itzuli

Zertan da Bulego Judizial Berria?

Bulego Judizial Berria ezartzearekin batera, antolaketaren berrantolaketa instrumentala egingo da, epaileen eta auzitegien jarduera jurisdikzionalerako eusgarri eta babesa izango dena. Bi unitate ditu ardatz: (1) Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak (ZLUP), epaileei eta magistratuei zuzenean laguntzekoak eta organo judizialaren parte direnak, eta (2) Zerbitzu Prozesal Erkideak, erkideak direnak ez direlako organo judizial zehatz batean sartzen eta bere gain hartzen dituztelako lege prozesalak aplikatzetik ondorioztatzen diren kudeaketa- eta laguntza-lanak. (BJLO-Botere Judizialaren Lege Organikoaren 436. eta 437. artikuluak).

Gora itzuli

Noiz onartuko da Barruti Judizial bakoitzarentzako lanpostuen zerrenda?

Lanpostuen zerrenda ekainaren 29ko 174/2010, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzari buruzko Dekretuaren arabera osatuko da, eta Bulego Judiziala ezarri den Barruti judizialak onartuko du.

Gora itzuli

Noiz ezarriko da Bulego Judizial Berria niri dagokidan Barruti Judizialean?

Justizia Sailburuordetzak Euskadiko barruti judizialetan Bulego Judizial Berria (BJB) ezartzeko egutegian ikus dezakezu.

Gora itzuli

Barruti Judizial batean zenbat Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal (ZLUP) daude?

Sortutako eta abian jarritako epaitegi, sala edo auzitegi-sekzio beste unitate (Zuzeneko Laguntza Unitate Prozesalez ari gara) egongo dira. (Botere Judizialaren Legearen 437. artikulua).

Gora itzuli

Nola antolatzen dira Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak (ZULUP)?

Idazkari Koordinatzaile Judizialen ardura izango da idazkari judizial eta ZULUPetako funtzionarioen artean lana banatzea (IJKAOren 18. artikulua).

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalek Justizia Administrazioaren letradu bana izango dute. Langileak antolatzeko, kudeatzeko, ikuskatzeko eta zuzentzeko eskumenak gauzatuko dituzte kontu tekniko prozesaletan (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 437. eta 454. artikuluak), eta, era berean, Probintziako idazkari koordinatzaileak egin eta Gobernu letraduak onartuko dituen zerbitzu-jarraibideen arabera. Zerbitzu-jarraibidek jarduera-protokoloaren forma izango dute. (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 467. artikulua eta abenduaren 30eko 1608/2005 Errege Dekretuaren 8. artikulua; haren bidez, Idazkari Judizialen Kidegoaren Araudi Organikoa onartu baitzen).

Gora itzuli

Zer esan nahi du Kalitatea Kudeatzeko sistema batekin lan egiteak?

Kalitatea Kudeatzeko sistema baten bidez, plangintza, neurketa, analisia eta etengabeko hobekuntza ezartzen dira Justizia Administrazioan. Horretarako, adierazle-sistema bat erabiltzen da. Sistemaren jarraipenak erabiltzailearekiko konpromisoen jarraipena ahalbidetuko du. Adierazle horiek oinarri hartuta, disfuntzioak identifikatu ahal izango dira Bulego Judizialen funtzionmenduan, eta, behin disfuntzio horien arrazoiak zeintzuk diren jakinda, zuzentzeko neurriak hartu ahal izango dira. Gainera, adierazle-sistemaren neurketari esker eta langileek, erakundeak eta herritarrek egindako hobekuntza-proposamenei esker, Justiziaren etengabeko hobekuntza ez ezik, Justizia Administrazioaren prozesuena ere lortuko da.

Gora itzuli

Nola geratuko dira guardiak?

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Lan-baldintzak arautzen dituen III. Akordioaren 60.10. artikuluaren arabera, lanpostuen zerrendetan guardia-zerbitzuak egiten dituzten dotazioak aipatuko dira, eta gaur egun guardiak egin ditzaketen lanpostuen kopuru-bera egon dadin bermatuko da.
Justizia Administrazioko langileen guardiako zerbitzuak Bulego Judizialaren eta Fiskalaren Zuzendariaren ebazpenek arautuko dituzte. Ebazpen hauetan, ezarriko diren Barruti Judizialetan Bulego Judizial Berria nola antolatuko den zehazten da, eta sortutako komuneko zerbitzu prozesalen oinarrizko arauak ezarriko dira.

Gora itzuli

Zer dira Barne Funtzionamendurako Arauak?

Barne Funtzionamendurako Arauak (BFA) zerbitzu erkide baten letradu zuzendariak onartutako dokumentuak dira, edo ZULUP baten kasuan, Idazkari-Koordinatzaileak onartutakoak. Bertan jasotzen dira barne antolamenduari, lanaren banaketari, lantaldeen osaketari, barne ordezkapenen erregimenari edota atazen lehentasunari buruzko alderdiak, besteak beste.

Gora itzuli

Zelan berantolatzen da langilegoa lanpostu-zerrenda onartu ondoren?

Dagokion lanpostu-zerrenda onartu ondoren, hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuen berariazko lehiaketaren eta kudeatzaile arduradun lanpostuen zerbitzu-eginkizunen deialdia egingo da. Horiek ebatzi eta gero, akoplamendu prozesua zabalduko da karrerako funtzionarioek lanpostua berretsi edo beste lanpostu bat eska dezaten. Esleipen-hurrenkera lantokian osatutako antzinatasunaren araberakoa izango da. Orduan, berretsi edota berrantolatu gabeko karrerako funtzionarioei nahitaez esleituko zaizkie hutsik geratu diren lanpostuak.
Bete gabe gelditzen diren lanpostuak bitarteko funtzionarioek beteko dituzte, lan-poltsen hurrenkerari jarraituz.
Kudeatzaile arduradun lanpostuen kasuan, kontuan izanda antolamendu kudeaketa bezalako funtzio berriak dituztela, sindikatuekin adostu da postu hauek sei hileko zerbitzu eginkizun berriztagarriekin betetzea bulego judizial berria Euskal Autonomia Erkidegoko barruti judizial guztietan ezartzen den arte, hau da, gutxienez 2013 arte. Kudeatzaile arduradun lanpostuen zerbitzu eginkizunak akoplamendu prozesua hasi aurretik argitaratzen dira.

Gora itzuli

Zelan har daiteke parte bulego judizial berriaren ezarketan?

Euskadiko Justizia-Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskaletako Antolamendu-Planak hainbat partehartze organo ezartzen ditu EAE mailan, Lurralde Historiko mailan eta barruti judizial mailan. Bertan daude ordezkatuak Epailetza, Fiskaltza, Justizia Administrazioaren letradua, Abokatutza, Prokuradoretza, Justizia Administrazioko langilegoa eta Justizia arloan eskudun den Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetza.

Era berean, formulario bat sortu dugu nahi duen orok iruzkinak, zalantzak edo iradokizunak bidali diezazkion Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzari.

Gora itzuli

Zein da kudeatzailearen eta kudeatzaile arduradunaren arteko ezberdintasuna?

Kudeatzaileak prozesatzen du eta izapidegileen taldeen buru da. Kudeatzaile arduradunak Justizia Administrazioaren letradu zuzendariari laguntzen dio zerbitzuaren kudeaketari buruzko arloetan, eta bereziki helburuen eta adierazleen jarraipenean eta langilegoaren kudeaketan.

Gora itzuli