Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Judiziala

Bulego Judiziala

Bulego Judiziala, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege organikoaren V. liburuan jasota dago.

Bulego Judizial Berria, Euskadiko barruti judizialetan harian-harian ezartzen ari den erakunde instrumentala da. Epaileen eta auzitegien lanean euskarri izateko eta laguntza emateko sortutako erakundea da.

Bulego Judiziala, Justizia Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak arinak, eragileak, eraginkorrak eta kalitatezkoak izan daitezen sortu da. Horretarako, barruti judizialek dituzten lan egiteko erak homogeneizatzeko neurriak ezarriko dira. Horrez gain, pertsonen kudeaketa hobetu, zerbitzuak emateko epeak laburtu eta talde-lana bultzatu, plangintza eta zerbitzuak etengabe hobetzeko neurriak hartuko dira. Herritarrei zein prozesuetan parte hartzen duten eragileei eskaintzen zaien arreta ere hobetuko da.

Bulego Judizialak Epaitegien eta Auzitegien egitura aldatu du, eta bi unitatek osatzen dute: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalak (ZULUP), epaileei eta magistratuei, berezkoak dituzten eginkizunak betetzen laguntzeko, eta Zerbitzu Prozesal Erkideak (ZPE), organo judizial zehatz batean sartuta egon gabe, lege prozesalak aplikatzetik ondorioztatzen diren kudeaketa- eta laguntza-lanak bere gain hartzen dituen Bulego Judizialaren unitatea.

Eusko Jaurlaritzak Zerbitzu Prozesal Erkideak sortu, diseinatu eta antolatzeko eskumena dauka.