Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Fiskala > Kalitatea kudeatzeko sistema

Kalitatea kudeatzeko sistema

Kalitatea Kudeatzeko Sistema, jatorriaren arabera prozesu ezberdinetan taldekatutako ekimenak homogeneizatzeko eta zereginak sistematizatzeko antolaketa tresna da. Prozesu hauek prozedura batez edo batzuez zehaztu daitezke. Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren helburua, Justizia Administrazioak EAEn eskaintzen duen zerbitzu publikoaren hobekuntza jarraitua da. Horretarako, plangintza egoki garatu eta erabakiak hartzeko ezinbestekoak diren emaitzak aztertuko ditu.

EAEn ezarriko den Kalitatea kudeatzeko eredua eta Prozedura-eskuliburua nazioarteko GICA araura egokituta daude.

Bulego Fiskalaren antolakuntza kalitatearen kudeaketa sistemari lotuta dago. Prozeduren gidaliburua kudeaketa sistemaren baitan dago.

Bulego Fiskaleko langileen funtzioak eta betebeharrak Eusko Jaurlaritzak Bulego Judizialari ezarritako metodologiaren arabera ezarriko dira.  Metodologia hurrengoa izango da: Bulego Fiskalak eman behar dituen zerbitzuak zeintzuk izango diren zehaztuko da eta Prozeduren gidaliburuan jasoko dira.  Gidaliburua Eusko Jaurlaritzak onartuko du, eta Ministerio Fiskalarekin zein Bulego Fiskaletako langileekin elkarlanean osatuko da.