Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Justizia > Bulego Fiskala > Bulego Fiskal berriaren gakoak

Bulego Fiskal berriaren gakoak

Bulego Fiskal berriaren oinarriak hurrengoak dira:

  • Bulego Fiskal bakarra dago. 
  • Koordinazioa. 
  • Lanaren espezializazioa bultzatuko da. 
  • Lurraldeka ezarri eta antolatuko da.
  • Ministerio Fiskalaren egoitzen kudeaketan eraginkortasuna, eragingarritasuna eta erantzuteko gaitasunaren etengabeko hobekuntza.

Hauek dira erronka garrantzitsuenak, hurrenez hurren:

  • Organo judizialen antolakuntza ereduak baldintzatu gabeko egitura eta lanerako modua aurkitu nahi da; legeak ezarritakoaren arabera, eraginkorra izan dadin.
  • Esparru komuna sortu nahi da, lanaren banaketa eta antolakuntza eredu ezberdinak ekiditeko.  Hala ere,  eremu horren baitan, Fiskaltzaren laneko esparru bakoitzaren ezaugarriak errespetatu beharko dira. 
  • Egitura bertikala bermatzeko bitartekoak ezarriko dira, langileek egindako lana kontrolpean izateko. 
  • Espezializazioa eta funtzionamendua hobetzeko, eta lanaren gaineko kontrola areagotzeko funtzionarioen lana zentralizatuko da . 
  • Profil bakoitzak bere ardurari dagozkion lanak egingo ditu (fiskalak eta funtzionarioak).