Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer dira enkante judizialak?

Epaitegiek egiten dituzten enkanteak dira eta Justizia Administrazioaren Letraduek kudeatzen dituzte. Enkanteetan zordunei enbargatutako ondasunak saltzen dira, hartzekodunei ordaintzeko.

Prozedura Zibilaren Legeak (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)(2013ko ekainaren 5ean bateratutako testua) arautzen ditu enkante judizialak, eta enbargatutako ondasun nahiz eskubide guztiak atera daitezke enkantean: ondasun higiezinak (etxebizitzak, bulegoak, orubeak...) eta ondasun higigarriak (makinak, bitxiak, artelanak, autoak, motoak...).