Zure Erregistro Zibilarekin hitzordua ezeztatu nahi duzu?
Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzutik eskatutako hitzorduak nola ezeztatu azalduko dizugu
Covid-19 pandemiak eragindako salbuespenezko une hauetan, ezinbestekoa da aurrez hitzordua izatea Euskadiko Erregistro Zibil batean izapide bat aurrez aurre egiteko.
Hitzorduak JustiziaEuseko Aurretiko Hitzorduaren Zerbitzuaren bidez eskatu behar dira. Eta zerbitzu horretatik bertatik zure hitzordua baliogabetu edo alda dezakezu.
Hitzordu bat eskatu ondoren, zure helbide elektronikora eta telefono mugikorrera (SMS bat) baieztapen-mezua iritsiko zaizu. Baieztapen horretan hitzordu-zenbaki bat agertuko da (lokalitzaile bat). Hitzordua aldatu edo ezeztatu nahi baduzu, hitzordu-zenbaki hori erabili beharko duzu.
Zure hitzordua ezeztatzeko edo aldatzeko, JustiziaEuseko Erregistro Zibilarekin izapideak egiteko Aurretiko Hitzordu Zerbitzura jo behar duzu berriro, eta Kontsultatu edo ezeztatu hitzordua atala hautatu behar duzu. Zure hitzordu-zenbakia sartu ondoren (posta elektronikoz eta SMS bidez iritsi zaizuna), hitzordua kudeatu ahal izango duzu, eta bertan behera utzi edo zure izapiderako beste data bat aukeratu erabaki.